IGEaren inguruan maizen egiten diren galderak
Zergatik jarri da abian
Europako araudiko lege bat dela-eta: 7/2021 Legea, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa , Lege horrek 50.000 biztanletik gorako udalerriak behartzen ditu mugikortasuna dela-eta sortzen diren isuriak murrizteko neurriak hartzera.
Donostiako IGE Donostiako 2024-2029 Mugikortasun Planean jasotako ekintza ugarietako bat da.
Isuri Gutxiko Eremuaren proiektua udal-ordenantza baten bidez araututa dago: Donostiako airearen kalitatea hobetzeko, klima aldaketa arintzeko eta isuri gutxiko eremuak arautzeko Udal Ordenantza.
Nola eragiten dit
Zer eremu zehaztu da
IGEak 1,2 km2-ko azalera du, hori baita ibilgailuen zirkulazio-kontzentrazio handiena duen hiri-eremua. Eremu horretako distantziarik luzeena 20 minutukoa da oinez.
Zergatik hautatu da eremu hori
IGEa, joan-etorri gehien dituen eremua izateaz gain, trafikoak eragindako kutsatzaile atmosferikoen kontzentrazio handienak dituen eremua ere bada.
Hiriko airearen kalitatea neurtzeko estazioen artean, Easoko estazioak du airearen kalitate-mailarik txarrena (nitrogeno dioxido maila altuenak).
Noiz jarri da indarrean
Isuri Gutxiko Eremua 2025eko urtarrilean jarri zen indarrean, eta pixkanaka ezarriko da, herritarrak arian-arian errealitate berrira egokitu ahal izateko.
Prozesu mailakatu hori bi fasetan egingo da, eta fase bakoitzean murrizketa desberdinak aplikatuko dira:
- Lehen fasea: 2025etik 2027ra
- Bigarren fasea: 2028tik aurrera
* Kontsultatu fase bakoitzean zein ibilgailuri eragiten dion.
Nola funtzionatzen du
IGEan sartu baino lehen, aurretiko abisuzko seinaleak ikusiko dituzu, IGEa non hasten den adierazten dutenak, era horretan, baimenik ez baduzu, eremu horretan ez sartzeko.
IGEko sarbideetan, matrikulak automatikoki irakurriko dituzten kamerak daude kokatuta; kamera horiek Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) datu-baseekin alderatuko dituzte matrikulen datuak, ibilgailu bakoitza eremu mugatura sar daitekeen ala ez ikusteko.
Eremura baimenik gabe sartuz gero, dagokion zehapena izapidetuko da.
Eremu horretara sartzeko muga astelehenetik igandera egongo da indarrean, eguneko 24 ordutan.
Ibilgailuan ez da inolako ingurumen bereizgarririk jarri behar.
Beharrezkoa al da ibilgailuan ingurumen-etiketa jartzea
Nola kudeatzen dut nire baimena
Zure ibilgailua ez badago sarbide librea dutenen artean, eskatu baimena atalean eskatu ahal izango duzu baimena, zure kasuaren eta beharraren arabera.
Baimen-eskaerak IGEra sartu aurretik egin beharko dira beti, behar bezala egiaztatutako larrialdiko arrazoiengatik izan ezik; kasu horretan, hurrengo 48 orduetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
Zer gertatzen da araudi hori betetzen ez badut
Arau-hauste larritzat joko da:
- IGEra sartzeko debekua izanda, bertan baimenik gabe sartzea.
- Erantzukizunpeko adierazpenarekin batera doan edozein datu, adierazpen edo dokumentu zehatza ez izatea, faltsua izatea edo ez ematea.
- Adierazitakoa egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea.
Arau-hauste horiek 200 euroko isunarekin zehatuko dira, eta zenbateko hori % 30 areagotu daiteke arau-haustea berriro gertatuz gero (arau-hauste bat baino gehiago urtebetean).