Desgaitasunaren balorazioa
Desgaitasun gradua ehunekotan neurtzen da. Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da desgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea.
Balorazioaren emaitza behin betikoa edo behin behinekoa izan daiteke.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Norentzat
Ikusi baldintzak hemen.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Prozeduraren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
- Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
- Baloratu beharreko pertsonari hitzordua jarriko zaio, Departamentuak Gipuzkoako hainbat udalerritan dituen Desgaitasuna Baloratzeko Zentroetako batean, eta ondoren etxera bidaliko zaio ziurtagiria.
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
- Desgaitasun graduaren aitortzea: ehunekoetan adierazten da, gizarte faktoreen baremoan (familia, ekonomia, lana, kultura eta ingurua) lortutako puntuazioa desgaitasunaren balorazioan lortutako ehunekoari gehituz.
- Bizitzako oinarri-oinarrizko zereginetarako beste pertsona baten laguntza behar izatea aitortzea (ATP baremoa).
- Garraio publiko kolektiboak erabiltzeko zailtasunaren aitortzea (mugikortasun-baremoa).
*Desgaitasun mailaren arabera, eta aplikatutako baremoen ondoriozko puntuazioa kontuan hartuta, baloratutako pertsonak desgaitasuna duten pertsonentzako berariazko zerbitzu eta prestazioak jasotzeko eskubidea izango du, zerbitzu eta prestazio bakoitzarentzat berariaz ezarritako baldintzak betetzen baditu.
- Zerga murrizketa: desgaitasunaren onarpenaren ondorengo urteko errenta aitorpenean.
- Ibilgailuen matrikulazio-zergaren salbuespena.
- Zirkulazio zergaren salbuespena.
- Bono-taxia
- Aparkatzeko txartela.
- Kotizatu gabeko pentsioa.
- Osasun eta farmazia arreta.
- Beherapenak hainbat zerbitzu publiko eta pribatutan eta abar
Argibide gehiago
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00