Esku-hartzeari buruzko txostenak eskatzea: Udaltzaingoa eta Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu

Gai hauekin erlazionaturiko datuak eskatzea eta eskuratzea:
  • Udaltzaingoak trafiko istripuetan eta bestelako esku-hartzeetan egindako txostenei buruzkoak.
  • Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren esku-hartzeekin loturiko datuak

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Sarrera egiaztagiriaren kopiaOharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Udal zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasak

**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina

  • Txosten orokorrak: 45,94
  • Txosten arruntak: 22,97 €
  • Suteei buruzko adituaren txostenak azterketa analitikoarekin edo gabe: 126,02 € (azterketa analitikoarekin den kasuetan, tasaren zenbatekoa gehi azterketaren kostua izango da prezioa)

Tasa hauek aplikatu ahal izango dira gatazka zibiletan egindako esku-hartzeei buruzko udal-txostenak egitea eskatzen bada edo herritarrek beren onurarako eskatuta egiten badira.

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Txostena badagoela berrestea
  3. Kasuan kasu, tasa ordaintzea
  4. Dagokion unitateak txostena idaztea eta/edo berrikustea
  5. Txostena eskatzaileari bidaltzea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Udaltzaingoa

Araudia

Bestelako informazioa

*Itxaron txostenaren berrespena jaso arte. Aldekoa baldin bada, tasa ordaindu beharko duzu Kutxako kontu zenbaki honetan:
  • Udaltzaingo txostena: ES43 2095 0611 06 1060002341
  • Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu: 2095 0611 03 1076293777

*Ez da epailearen esku geratutako edo epailearen esku gera daitezkeen txostenen kopiarik emango.
*Ez da eskatutako informazioa eskuragarri jarriko horrek hauek eragiten baditu: kaltea segurtasun publikoari; legez kontrako administratibo, diziplinario edo penalen prebentzioa, ikerketa eta zigorra; alderdien berdintasuna prozesu judizialetan edo benetako babes judiziala; zaintza, ikuskapen eta kontrol funtzio administratiboak; sekretu profesionala; konfidentzialtasun bermea edo sekretua erabakiak hartzeko prozesuetan; ingurumenaren babesa; edo, oro har, 19/2013 Legean jasotako gainerako mugak.
*Era berean, jasota geratzen da eskatutako informazioa ematerakoan aintzat hartuko dela izaera pertsonaleko datuen babesari dagokiona eskatzailea ez den beste pertsonei eragiten dienean.
*Tasa horri lotuta egonik ordaindu izanaren agiria aurkezten ez duten eskaerak baliogabekotzat hartuko dira.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Epaitegirako, beste administrazio batzuetarako edo hirugarren batzuetarako txostenak erregistratu eta izapidetzeko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.c) artikulua, Lege betekizuna betetzea DBEOren 9.2.g) eta c) artikuluak, Funtsezko interes publikoa eta Bizitza interesa: - 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2 f) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.1) artikulua. -39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena - 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

  • Udaltzaingoa: Morlans biribilgunea, 1
  • Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua: Otxoki pasealekua, 100
Dokumentuak

Eskaera