Ezgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko Europako txartela: berria, berritzea, lapurreta edo galtzea
Txartel horren bidez horretarako egokitutako lekuetan (pertsona ezinduentzako plaza publiko erreserbatuak) aparka daiteke, baita aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan ere (ezinbestekoa den denboran baino ez). Hauek dira salbuespenak:
- Oinezkoen eremuak eta oinezkoen igarobideak.
- Gelditzea debekatuta dagoen eremuak
- Segurtasun publikoko arrazoien ondorioz mugatuta dauden eremuak.
- Ibiak edo larrialdiko irteerak oztopatzen dituzten lekuak.
- Zirkulazioko erreiak murrizten dituzten eremuak (ilara bikoitza).
Donostiako beste zenbait baldintza:
- Egoiliarren eremuetan doan aparka daiteke ezinbesteko denbora (1,30 ordu gehienez).
- Araututako eremuetan, erreserbatu gabeko plazetan aparka daiteke, 2. tarifa ordainduta.
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako plazetan: doan aparka daiteke 24 orduz gehienez ere, eta horiek igaro ondoren, ezin da leku berean aparkatu beste 12 ordu pasa arte.
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskabidea
- Ezgaitasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatuko duen agiria (horrela badagokio).
- Karnet tamainako 2 argazki eguneratu.
- Eskatzailearen NANaren fotokopia
- Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Zerbitzuaren ebazpena (1-6 kausak: ezgaitasuna, mendekotasuna, mugikortasun murriztua, ikusmen zolitasuna egiaztatzea). Aurkezten ez badu, Udalak egiaztatuko du.
- Osakidetzaren txostena (4. kausa: gaixotasun neurodegeneratiboa egiaztatzea; 5. kausa: gailuekiko eta bestelakoekiko mendekotasuna egiaztatzea).
- Gizarte Segurantzaren ebazpena Ezgaitasun osoari, absolutuari edo baliaezintasun handiari buruz (2. kausa).
- Karnet tamainako 2 argazki eguneratu.
- Eskatzailearen NANaren fotokopia
- Salaketa
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 10 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aldekoa
Beste administrazioen araberakoaProzeduraren urratsak
- Eskabidea eta agiriak erregistratzea
- Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
- Baldintzak berrikustea.
- Txartela prestatzea: inprimatzea eta argazkia eranstea
- Interesdunak berak bertaratu behar du txartela sinatzera, eta erabiltzeko baldintzekin batera jasoko du.
Izapideen arduraduna
Araudia
Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziorako ordenantza
Udal ordenantza, aparkaldi arautua (TAO) deritzon zerbitzua arautzekoa
Bestelako informazioa
- Bakarra, pertsonala eta besterendu ezina izango da, eta titularrak ibilgailu bat gidatzen duenean edo beste norbaitek ibilgailu horretan daramanean baino ez da erabiliko.
- Ibilgailuaren aurreko haizetakoan jarri behar da, txartelaren atzeko aldea ibilgailuaren kanpoko aldetik irakurtzeko moduan. Eskumena duen agintariei baimena emango zaie aztertzeko, horrela eskatuz gero.
Titularren betebeharrak:
- Txartelaren titularrak betebehar hauek izango ditu:
- Zuzen erabili beharko dute, 6. artikuluan jasotako erabilera baldintzen arabera.
- Ibilgailuaren aurreko panelean jarri beharko dute aparkatzeko txartela, edo aurreko haizetakoan itsatsi, barnealdetik, beti jatorrizko agiria, atzeko aldea kanpoaldetik argi irakurtzeko moduan.
- Identifikatu egin beharko dute, agintaritzako agente batek horrela eskatzen badie, eta nor diren egiaztatu beharko dute, nortasun agiri nazionalaren, identifikazio fiskaleko zenbakiaren, egoiliar txartelaren edo identifikatzeko beste edozein agiri ofizialen bidez. Hori gabe, ezingo dute aparkatzeko txartela erabili. 14 urtetik beherakoek ezgaitasun maila aitortzeko agiria erakutsita egiaztatu ahal izango dute nor diren.
- Agintaritzaren agenteei lagundu beharko diete, ahal den neurrian, aparkatzeko txartela erabiltzearen ondorioz edo eskubide hori baliatzearen ondorioz sor daitezkeen trafiko arazoak saihesten.
- Aparkatzeko txartela emateko nahitaezkoak diren baldintzen aldaketarik balego, helbidez aldatuz gero edo txartela hondatu, galduz edo lapurtuz gero, horren berri eman beharko dute. Lapurtuz gero, dagokion salaketa ere aurkeztu beharko dute. Iraungitako txartela itzuli beharko dute berritzeko unean edo iraunaldia amaitzean.
- Eginbehar horiek ez betetzeak aparkatzeko txartela aldi baterako kentzea ekar dezake, 6 hilabeteko epean, eta, ez-betetzeak behin eta berriro gertatuz gero, aparkatzeko txartela baliogabetu dezake Udalak, ordenamendu juridikoan aurreikusitako zigorrak alde batera utzi gabe.
- Aparkatzeko txartela iruzurrez erabiltzen badute, hala pertsona fisikoek nola juridikoek, Udalak baliogabetu egingo du txartela, horren ondorioz ordenamendu juridikoan aurreikusitako zigorrak alde batera utzi gabe.
- Txartela baliogabetzen bada, titularrak ezingo du berriro txartelik eskatu urtebeteko epean, ezeztatzen den unetik zenbatzen hasita.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.