Herritarren galde-eskeen txanda Udalbatzaren Batzordeetan eta Udalbatzatan
Batzordeak eskaera horri idatziz erantzun edo hari buruz eztabaidatu ondoren, Udalbatzan eztabaidatua izateko eskaera ere egin dezakete herritarrek.
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Prozeduraren urratsak
- Udalak eskumena duen gai bati buruzko eskaera, kexa, erreklamazioa edo iradokizuna
- Eskaerari erantzunik ematen ez bazaio edo erantzun hori nahikoa ez dela uste bada, Udalbatzan eskumena duen Batzordeari eskaera egin ahal izango zaio, eskaera hori eztabaidatu dezan.
- Erantzun bat emango da idatziz 30 egun naturaleko epean edo eskaera egin duten pertsonei gai hori eztabaidatuko den Batzordera joateko gonbidapena egingo zaie, han ahoz erantzuteko. Denbora-tarte jakin batean beren eskaera zein den azaltzeko aukera eman ahal izango zaie eskaera egin duten pertsonei.
- Idatziz edo ahoz emandako erantzuna nahikoa ez dela uste badute, Udalbatzaren Lehendakaritzari eskatu ahal izango diote eskaera hori Udalbatzan eztabaidatu dadin.
- Idatzizko erantzuna emango da 30 egun naturaleko epean edo ahozko erantzuna galde-eskeen txandan Udalbatzan. Denbora-tarte jakin batean beren eskaera zein den azaltzeko aukera eman ahal izango zaie eskaera egin duten pertsonei.
Izapideen arduraduna
Araudia
Herritarren Partaidetzaren Arau Organikoa
7/1985 Legea, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena (testu finkatua eta ondorengo aldaketak)
Donostiako Udaleko Udalbatzaren erregelamendu organikoa
(Ikus Herritarren Parte-Hartzearen Araudi Organikoko 18 artikulua)
Bestelako informazioa
*Eskaera Udalbatzara eramaten bada, eskaera, kexa, erreklamazio edo iradokizun bakoitzeko pertsona bakar batek hitz egin ahal izango du
*Donostiako Udalak aurrerapen nahikoarekin jakinaraziko du udal bilkuren gai-zerrenda informazio emateko haren eskura dauden bitartekoak erabilita, hala nola webgunea
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.