Hilerriak: Marmolgintza lanak eta hilobien garbiketa

Polloek honako zerbitzu hauek jartzen ditu interesdunen eskura:
  • Hilarrietan inskripzioak
    • Testu laburrak izaten dira, hildakoaren izen-abizenekin eta jaiotza datarekin, oro har.
  • Hilarri hornidura
    • Mota askotako hilarriak daude, hilobi motaren arabera (panteoia, nitxoa, haustegia…). Hilobi bakoitzari eta bezeroen beharrei ondoen egokitzen zaizkien hilarriak eskain daitezke.
  • Hilobiak zaharberritzea
    • Hilobi mota guztiak zaharberritzeko eta konpontzeko zerbitzua eskaintzen da; esaterako, estalkiari edo hilobiaren zati bertikalari eragin diezaioketenak konpontzeko edo zaharberritzeko.
  • Hilobien garbiketak
    • Une jakin bateko garbiketa: hilobian pilatzen den zikinkeria eta landareak kentzean datza.
    • Urteko mantenimendua: noizean behingo garbiketa egin eta gero.

Informazio gehiago

Norentzat

Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Ordezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokioneanOharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki edo formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Aurrekontuaren eskabidea erregistratzea.
  2. Polloek lana balioestea.
  3. Aurrekontua ematea.
  4. Aurrekontua onartzea.
  5. Lana egitea.
  6. Faktura ematea eta ordaintzea.

Araudia

Bestelako informazioa

Posta: Polloeko Hilerria, Polloe plaza, 2 (20012 Donostia)
E-mail: polloe@donostia.eus
Web: www.polloe.eus

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Hilobietan marmolgintza lanak egiteko beharrezkoak diren baimenak emateko eskaeren kudeaketa eta interesdunei emandako hilobien garbiketa zerbitzuaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Datuak 5 urtez kontserbatuko dira.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.b) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko. DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko. - 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.k) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.12) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Polloeko Bulego Nagusiak
  • Polloe Plaza 2
Telefonoa 943 48 35 40
Dokumentuak

Eskabidea

Zerikusia duten izapide nabarmenak