Hirigintza plangintza: Lehentasunezko jarduketa
Izapide honen bidez, lehentasunezko jarduketa gauzatzeko aurreproiektua, oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua aurkeztu ahal izango dira.
Norentzat
Edozein lurralde-administraziok edo sektore publikoko edozein erakundek, bai eta lursailen % 60ra iristen denak ere. Ehuneko horrek Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 163. artikuluaren 3. apartatuan aurreikusitako ahalmenak izango ditu.
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Memoria: araudia betetzearen justifikazioa, erabilera berriak ezartzeko eta haiek paisaian integratzeko proposamena.
- Hala badagokio, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80. artikuluan aurreikusten den babes publikoko etxebizitzen estandarraren murrizketa aplikatzeko eskatzen den justifikazioa.
- Hala badagokio, egiturazko antolamendua malgutzeko beharraren justifikazioa.
- Partzela eraikigarrien antolamendu-eskema.
- Proposatutako espazio publikoaren antolamendu-eskema.
- Jarduketaren kargen eta haren bideragarritasun eta jasangarritasun ekonomikoaren azterketa.
- Lehentasunezko jarduketako proiektu exekutiboa onetsi aurretik eskatu beharreko administrazio publikoen txosten eta baimenen zerrenda.
Ikus erantsitako informazio-orria, lehentasunezko jarduketaren faseetan (aurreproiektua, oinarrizko proiektua eta proiektu exekutiboa) aurkeztu beharreko dokumentazioaren xehetasun gehiagorako.
Eranskinen gehienezko tamaina: 300 Mb
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: Hilabete bat
Isiltasunaren zentzua: Aldekoa
Prozeduraren urratsak
Zuzenketa teknikoa, hala badagokio
Tokiko Gobernu Batzarrak onartzea
Oinarrizko proiektua aurkeztea
Zuzenketa teknikoa, hala badagokio
Argitalpen publikoa, 20 eguneko entzunaldiarekin batera
Proiektu bateratua eskatu
Proiektua osoko bilkuran onartzea
Exekuzio-proiektua aurkeztea
Zuzenketa teknikoa, hala badagokio
Tokiko Gobernu Batzarrak onartzea
Proiektua argitaratzea
Izapideen arduraduna
Araudia
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.