Hirigintzako arau hausteak salatzea: lanak edo jarduerak
- Arauen aurkako lan edo erabileren gaineko salaketak
- Jardueren alorreko salaketak
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Egiaztatzea ea obrek lizentzia ote duten, beharrezkoa balitz, eta, bestela, udaltzainek ikuskatu egiten dute, salaketa egiaztatzeko.
- Ikuskapen akta
- Hasteko erabakia. Titularrari jakinarazten diote, hirigintzako legezkotasuna bere onera ekarri beharra adierazita, bai eta salatzaileari postaz bidaltzen ere, adierazitako helbidera.
- Legezkotasuna bere onera ekartzeko prozeduran onartutako ebazpenak salatzaileari ere bidaltzen dizkiote, postaz, adierazitako helbidera.
Jarduera bati buruzko salaketa bada:
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Jarduerak baimendutakora egokitzen diren eta legeztatuta dauden ala ez egiaztatzea.
- Txosten tekniko eta/edo juridikoa
- Hutsuneak hautematen badira edo jarduera lizentziarik ez badu, pertsona titularrari legezkotasuna berrezartzea eskatzen zaio, eta zehapena edo hertsatzeko isuna jaso dezakeela edo instalazioa itxi edo zigilatu daitekeela ohartarazten zaio.
- Jarduera ezin bada legezkotu, jarduera uztea agintzeko aukera dago, pertsona titularrari aurrez entzunaldia eginda.
- Ebazpenak salatzaileari ere jakinarazten dizkiote, postaz, adierazitako bizilekuan.
Izapideen arduraduna
Araudia
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.