Ibilgailuen gaineko zerga: matrikulazio berriagatiko alta

Ibilgailu berri bat Trafiko Zuzendaritza Nagusian matrikulatzeko, Udaletik trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiria eman behar duzu.
Altaren likidazioa autolikidazio bidez egin daiteke, izapide honen bidez edo aurrez aurre Zerga Bilketa Atalean, aldez aurretik ordua eskatuta.

AUTOLIKIDAZIOA NOLA EGIN
  • "Autolikidazio-eskabidea" dokumentua deskargatu eta datuak bete. Dokumentuan datuak betetzeko laguntzarik behar baduzu, begiratu eskabidearen azpian ageri den taula.
  • Dagokion zenbatekoa sartu Kutxabankeko ES49 2095 0611 0110 6122 6618 kontu-zenbakian, NAN zenbakia eta bastidore zenbakiaren azken 6 zifrak zehaztuta.
  • Trafiko Buruzagitzara joan matrikula egitera
  • Astebete iragan baino lehen, Udaleko Zerga Biltegira bidali dokumentu hauek Erregistro Orokorraren bidez:
    • Autolikidaizo dokumentua matrikula adieraziz
    • Egindako abonu-agiriaren kopia
    • Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia
    Oharra: 3 dokumentu hauek fitxategi bakar batean aurkeztu behar dira (gehienezko tamaina 10Mb)

AUTOLIKIDAZIOA BETETZEKO LAGUNTZA

Autolikidazioaren dokumentuan bete beharreko datuak fitxa teknikoan aurki ditzakezu, taulan adierazitako ataletan:

DATUA
ATALA FITXA TEKNIKOAN
BASTIDORE-ZK.
E
MARKA
D.1
MODELOA
D.3
ZALDI-POTENTZIA FISKALA (turismo-ibilgailuak eta traktoreak)
P.2.1.
ESERLEKU-KOPURUA (autobusak)
S.1
ZAMA ERABILGARRIA (kamioiak, atoiak eta erdi-atoiak)
F1 ken G
ZILINDRO-BOLUMENA (ziklomotorrak eta motozikletak)
P.1.
ORDAINDU BEHARREKO KUOTA PROPORTZIONALAKontsultatu «Ibilgailuen tarifa orokorrak» taula edo, hala badagokio, «ibilgailu elektrikoen edo hibridoen tarifak» taula
    OHARRA: Baja eskaera Trafikoko Zuzendaritza Nagusian egiten da.

    Norentzat

    Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkariaHelbidea Donostian duen pertsona fisikoak edo juridikoak edo haren legezko ordezkariak.

    Noiz eskatu

    Urte osoan zehar

    Ordaindu beharreko kopurua

    Trakzio mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (IZ)

    **2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina

    2026ko tarifak kontsultatu:




    Oharra: kuotaren zenbatekoa proportzionalki banatuko da hilabete naturaletan, alta edo baja eman den egunari dagokion hilabetea barne, kasu hauetan:
    • lehen erosketa
    • ibilgailuaren behin betiko baja
    • ibilgailua lapurtu edo ostu egin dutelako dagokion Erregistro Publikoan behin-behineko baja eman denean.

    Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

    Aurreikusitako epea: 5 egun

    Legezko epea: 6 hilabete

    Isiltasunaren zentzua: Aldekoa

    Prozeduraren urratsak

    1. Dokumentazioa bidaltzea Zerga biltegira
    2. Datuak egiaztatzea.

    Izapideen arduraduna

    Departamentua: Finantza Zuzendaritza

    Araudia

    Bestelako informazioa

    Egutegi fiskala

    Zerga horrek bide publikoan zirkulatu dezaketen trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen du, edozein dela ere ibilgailu mota eta haren kategoria, potentzia, edukiera eta karga, betiere zirkulazioko baimenaren helbidea Donostian duenean.

    Zerga horrek trakzio mekanikoko ibilgailu hauek zergapetzen ditu:
    • Trafikoko Buruzagitzan matrikulatuta daudelako zirkulatzeko baimena duten autoak, autobusak, kamioak, traktoreak eta motozikletak, betiere erakunde horrek baja eman ez dienean. Horrez gainera, aldi baterako baimena eta turista matrikula dutenek ere zirkulatu dezakete.
    • Beren edukieragatik matrikulatu behar ez duten ziklomotorrak, motozikletak, atoiak eta erdiatoiak, Industria Ordezkaritzak ziurtagiria ematen duenetik, edo, bestela, benetan zirkulazioan daudenean.

    Ez ditu zergapetzen ibilgailu hauek:
    • Nahiz eta erregistroetan antzinatasunagatik baja emanda egon, salbuespen gisa, erakusketetan, lehiaketetan edo ibilgailu mota horientzat soilik egindako lasterketetan zirkulatzeko baimena duten ibilgailuak.
    • 750 kilogramo baino gutxiagoko karga erabilgarria duten trakzio mekanikoko ibilgailuek eramaten dituzten atoiak eta erdiatoiak.

    Tratamenduaren arduraduna

    Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

    Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

    Telefonoa: 010 / 943 481 000

    Emaila: udalinfo@donostia.eus

    Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

    Tratamenduaren xedea

    Udaleko zerga-kudeaketan zergadunen jarduerei, eragiketei, jakinarazpenei eta eskariei, iradokizunei eta kexei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.

    Gordetzeko epeak

    Erabateko ezabatzea 10 urte

    Legitimazioa

    DBEOren 6.1.e) artikulua, botere publikoaren egikaritza: -Uztailaren 5eko, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren 14/1989 Foru Araua. -Uztailaren 5eko 11/1989, Gipzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Arau Forala. -Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. -Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza. -Uztailaren 5eko Hirilurren Balioaren Gehikuntzen gaineko Zergari buruzko 16/1989 Foru Araua. -Abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duena. DBEOren 6.1.c) artikulua, lege betekizuna betetzea: - Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Toki-Ogasunen Legearen Testu Bategina onartzen duena - Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Arautegiari Buruzkoa - Irailaren 26ko 41/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra, Egintzak Administrazio Bidetik Berrikusteari dagokionez, garatzeko Erregelamendua onartzen duena - Donostiako Udalaren Ordenantza, Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako bestelako Sarrerak Biltzeari buruzkoa

    Hartzaileak

    Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

    Eskubideak

    Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

    • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
    • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
    • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
    • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
    • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

    Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

    Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

    Izapidearen egoera
    Epe barruan