Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sarbidea atzerriko matrikulentzat
Interesdunak mugikortasun urriko Europako txartela edo baliokidea badu, edo ibilgailua jatorrizko herrialdean historikotzat jotzen bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Gainerako kasuetan ibilgailuak bete beharreko ezaugarriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa zein diren jakiteko, irakurri arretaz esteka honetan dagoen informazioa
Adierazpena bi modutara aurkez daiteke:
- Online: web inprimakia betez. Horretarako identifikazio elektronikoa behar da.
- Aurrez aurre: eskaera-orria herritarren arretarako Udalinfoko bulegoetan aurkeztuz.
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskaera (EU, ES, EN eta FR)
- Mugikortasun urriko Europako txartela edo baliokidea den bestelako ziurtagiria
- Ibilgailu historikoaren ziurtagiria
- Ibilgailuaren fitxa teknikoa
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Prozeduraren urratsak
2. Dokumentazioa zuzentzea, hala badagokio
3. Ebazpena eta ebazpen hori interesdunari jakinaraztea, hala badagokio
Izapideen arduraduna
Araudia
7/2021 Legea, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa
Donostian airearen kalitatea hobetzeko, klima aldaketa arintzeko eta isuri
gutxiko eremuak arautzeko Udal Ordenantza
1052/2022 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, isuri gutxiko eremuak erregulatzen
dituena
6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, trafikoari, ibilgailu
motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko legearen testu bategina
onartzen duena
Bestelako informazioa
Hurrengo baimen moten kasuan atzerriko matrikulak sartzeko aukera dago:
- Garajeen edo udal emakiden titularrak beren titulartasuneko ibilgailuentzat
- IGEn erroldatutako 80 urtetik gorako pertsonak, lekualdatzeko
- Jardueraren gaitasunen / mugen ebaluazioan (BLA) gutxienez 3. baremoa dutenak, lekualdatzeko
Horretarako, ordea, Udalinfoko bulegoetara joan behar da Isuri Gutxiko Eremura (IGE) Sarbidea izapidea presentzialki betetzeko (ezin da web formularioa bidez tramitatu). Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.
Non aparkatu Donostian?
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.