Konstituzio plazako balkoitik danborrada ikusteko zozketa
Zozketan ateratzen diren lehendabiziko 20 zenbakiek banderaren igoerara joan ahal izango dira eta ondorengo 20ak banderaren jaitsierara. Zerrenda agortu ezkero hasierara joko da.
Norentzat
- 18 urte beteak izatea (2026ko urtarrilaren 1erako).
Noiz eskatu
2025/12/26 - 2025/12/31
Tramitea epez kanpo dago.
Prozeduraren urratsak
- Izen-ematea.
- Zozketa publikoa iragarritako egunean, orduan eta lekuan (zozketara hiritarrak eta komunikabideak bertaratu ahal izango dira).
- Zozketaren emaitzen zerrenda webgunean argitaratuko da, pertsona bakoitzari egokitu zaion zenbakiarekin.
- Zozketa bidez hautatuko zenbakia duen pertsona eta hurrengo 19 zenbakiak dituztenak (igoera) eta ondorengo 20ak (jaitsiera) izango dira sarituak.
- Zozketa egin ondoren, udala harremanetan jarriko da banderaren igoerarako sarituak izan diren zerrendako 20 lagunekin eta jaitsierarako gainontzeko 20 sarituekin (zozketatik ateratzen den zenbakitik hasita), zein ordutan eta nun aurkeztu behar diren adieraziz. Emaitza komunikatzerakoan sarituek gonbitea onartu edo ezezten duten esan beharko dute. Halaber, gerora, ez joatea erabakitzen badute abisatzeko konpromezua hartu beharko dute. Ekitaldira pertsona sarituak joan beharko du berak aukeratzen duen lagunarekin. Saridunak ezingo du gonbidapena beste pertsona bati eman.
Izapideen arduraduna
Bestelako informazioa
- Onartutako zerrenden argitalpena: urtarrilaren 5ean
- Zozketaren publikoa: 2026ko urtarrilaren 7an 18:00etan, Udalbatzan.
- Egokitu zaienei komunikazioa 2026ko urtarrilaren 12tik 16era. Pertsona bakoitzeko 2 dei saiakera egingo dira. Era honetan harremanetan jartzea lortzen ez bada, zerrendako hurrengora pasako da.
- Ekitaldira doazen pertsonak Identifikazio Dokumentu Ofiziala (NAN) eraman beharko dute.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.