Txikizkako merkataritzan eta/edo zerbitzu merkataritzan eginiko obren aurretiazko jakinarazpena

Aurretiazko jakinarazpen horren aurkezpenak bidea ematen dizu, guztiz sustatzailearen ardurapean, lokaletan aipatutako obrak egiteko.



Jakinarazpena aurkezteak ez du aurretik juzgatzen, inondik inora, establezimenduaren baldintzen egoera eta egiazko erosotasuna indarrean dauden legeen araberakoak izatea, ez eta mugatzen ere administrazioari egiaztatze, ikuskatze eta zigortze ahala erabiltzea, eta oro har, administrazioari kasuan kasuan sektorekako ordenamenduek izendatzen dizkioten kontrol eskumenak erabiltzea.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Memoria
  • Egin beharreko obren aurrekontu xehatua.
  • Establezimenduan salgaiak erakutsi eta jendeari saltzeko azalera erabilgarria 750 m2 baino txikiagoa dela frogatzeko planoa.
  • Egin beharreko esku hartzeari buruzko informazioa eskaintzeko dokumentazioa (oinplanoaren eta sekzioaren egungo/aldaketa ondorengo egoeren planoak, fatxadaren argazkiak, etab.)

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: Ez dagokio

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Ez dago ez izapidetze ez ebazpen eperik. Aurretiazko jakinarazpenak eta beharrezko dokumentazioak sustatzaileari baimena ematen diote agiri horiek aurkezten diren egunetik aurrera jarduerari ekiteko.

Prozeduraren urratsak

  1. Jakinarazpenaren eta beharrezko dokumentazioaren erregistroa. Une horretatik aurrera jarduerarekin has daiteke.
  2. Dokumentazioa egiaztatzea (aurrez aurrekoa bada, unean bertan; telematikoa bada, gutxi gorabehera 7 egunen buruan). Agiriren bat falta bada, 10 eguneko epea izango du hautemandako akatsa konpontzeko.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Obra hauetarako ez dago proiekturik idatzi beharrik: (Eraikuntza antolatzeari buruzko 38/1999 Legean, azaroaren 5ekoan, adierazitakoaren babespean)
  • Barruko erreforma lanak (eraisketa, hondakinak kentzea, erreforma, birgaitzea edo birbanaketa), eraikinaren egonkortasun eta erresistentzia mekanikoa bermatzen duten elementuei ez badagokie eta egiturazko elementuetan (hala nola forjatuak, eskailerak eta solairuarteak) eraginik ez badute, betiere eraikinaren egitura zurezkoa edo mistoa ez bada.
  • Ateak, leihoak, pertsianak eta abar ordezkatzea.
  • Toldo txikiak instalatu eta errotuluak jartzea.





Abisua: Egin beharreko jarduerak ez badu dagokion jardueraren jakinarazpenik, establezimendua ireki baino lehen haren eredu ofiziala, Donostiako Udalak helburu horrekin sortu duena, aurkeztu beharko da.

Ez dago jakinarazpen hori egin beharrik, jarduera jada jakinarazita badago edo lizentzia badu, baldin eta egindako obrek ez badituzte lokalaren baldintza fisikoak aldatu.

ESTABLEZIMENDUETAN ERROTULAZIOA EUSKARAZ JARTZEKO DIRULAGUNTZAK
Kanpoko eta/edo barruko errotulazioa euskaraz jartzeko, Euskara zerbitzuak dirulaguntzak ematen ditu. Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udalak bere eskumenen esparruan emandako mota guztietako lizentziak, baimenak, erantzukizunpeko adierazpenak eta baimenak kudeatu eta kontrolatzea.

Gordetzeko epeak

Kontserbatzio iraunkorra. Salbuespenak: Obra espresak: Izapide administratiboak amaitu direnetik, erabateko ezabatzea 10 urtetan.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua: -Apirilaren 7ko 2/2016 Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.9 artikulua. -Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena, 25.2.a) artikulua. - 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa -7/2015 Legegintzanko Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri Zaharberitzeari buruzko legearen testu bategina onartze duena. - 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24Koa, Eraikuntzako Obretako Segurtasuneko eta Osasuneko Gutxieneko Xedapenak ezartzen dituena. -314/2006 Errege Dekretua, Eraikuntza Kode Teknikoa onartzen duena. - Otsailaren 27ko, 3/1998 Legea, Ingurugiroa Babesteko Euskadiko Lege Orokorra.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Eskatu hitzordua
943 48 38 38