Urrezko Danborra aukeratzea
Hilondoko sari gisa ere eman daiteke, egoerak hala aholkatzen duenean.
Prozedurak bi fase ditu:
- Izangaiak proposatzea
- Herritarrek sariduna aukeratzea: fase hau aktibatuko litzateke Bozeramaileen Batzordean Urrezko Danborra zuzenean gehiengoa lortuko ez balitz, eta Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egingo lukete boto bidez.
Norentzat
Proposamenak egiteko
Donostian erroldaturiko edozein pertsona fisikok eta egoitza Donostian duen edozein pertsona juridikok (elkarte, udal talde politiko, enpresa)
Bozkatzeko
Donostian erroldaturiko 16 urtetik gorako edozein pertsonak.
Noiz eskatu
2026/10/19 - 2026/11/01
Beharrezko agiriak
- Kirol-elkarteak, -fundazioak eta -klubak Udal Erakundeen Erregistroaren edo Eusko Jaurlaritzaren Erregistroare egiaztatuko dira.
- Enpresak: helbidea Donostian dutela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.
Proposamenetan izangaiaren ibilbide pertsonal eta profesionalaren laburpen bat erantsita aurkeztu beharko da. Era berean, behar bezala arrazoituko da proposatzen den izangaiaren egokitasuna Donostiaren kanpo alderako irudi ona eta erakargarria sendotzeko egindako ekarpenari dagokionez, ekarpena egiteko modua potentzial turistikoa areagotzea edo hiria ezagutzera ematea edo hiriaren kanpo proiekzioa indartzea edo beste toki, erakunde eta pertsona batzuekiko ezagutza eta laguntasun harremanak estutzea izanik ere, eta, horretarako, ahal den informazio guztia gehituko da.
Ez dira onartuko hautagaitza oinarritzeko argudiorik ez duten proposamenak.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 2 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Prozeduraren urratsak
- Proposamenak aurkeztea
- Proposamenak aztertzea
- Izangaiei jakinaraztea
- Hautagai batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, hau da udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren bi herenak, Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango da. Gehiengo hori lortuko ez balitz, hautatutakoei saria onartu nahi duten galdetuko zaie eta Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egingo lukete boto bidez.
- Emaitzak argitaratzea
- Udalbatzak berrestea
- Saria jendaurreko ekitaldian ematea
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
Urrezko Danbor bakarra emango du Udalak urtean. Eman gabe utz dezake saria.
Alkateak berak emango dio Urrezko Danborra saridunari Donostiako jaien barruan antolatuko den Omenaldi Publikoan.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Ijentea, 1 (Boulevarreko Udalinfotik)
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara