Airearen kalitatea: airearen kutsadura-mailaren kontrola
Lurralde bateko airearen kalitatea baldintza hauen mende dago:
- Isuri kutsatzaileen kopurua eta banaketa.
- Baldintza klimatikoak eta geografikoak.
- Atmosferan gertatzen diren prozesu fisiko-kimikoak.
Hiriak airearen kalitatea neurtzeko 6 estazio ditu, Eusko Jaurlaritzako Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarearen barruan daudenak:
- Añorgatxiki
- Ategorrieta
- Tolosa hiribidea
- Easo
- Puio
- Zubieta
Udalerriko estazioetako airearen kalitateari buruzko informazio eguneratua kontsulta dezakezu:
Indizearen kalkulua
Airearen kalitatearen egoera Europako Airearen Kalitate Indizearen bidez ebaluatzen da, bost kutsatzailetan oinarrituta:
|
Indizearen kategoria |
NO2* |
O3* |
PM2,5* |
PM10* |
SO2* |
|
Ona |
0-40 |
0-50 |
0-10 |
0-20 |
0-100 |
|
Nahiko ona |
41-90 |
51-100 |
11-20 |
21-40 |
101-200 |
|
Bitartekoa |
91-120 |
101-130 |
21-25 |
41-50 |
201-350 |
|
Txarra |
121-230 |
131-240 |
26-50 |
51-100 |
351-500 |
|
Oso txarra |
231-340 |
241-380 |
51-75 |
101-150 |
501-750 |
|
Erabat txarra |
341-1000 |
381-800 |
76-800 |
151-1200 |
751-1250 |
*Nitrogeno dioxidoa (NO₂) | Ozono troposferikoa (O₃) | Airean esekitako partikulak PM2,5 | Airean esekitako partikulak PM10 | Sufre dioxidoa (SO₂)
