Etxeko hondakin arriskutsuak

Etxeko hondakin arriskutsuak bi toki hauetan utzi daitezke:

  • Garbigunea
  • San Marko Mankomunitateko bilketa kamioia, hiriko auzo guztietatik astelehenetik larunbatera ibiltzen dena

Kontsultatu kamioiaren ordutegiak eta geldialdiak zure etxetik gertuen dagoena aurkitzeko.

Oharra: bilketa-eguna jaieguna bada, ez da zerbitzurik egongo. Kasu horretan, hurrengo bilketa-egunera arte itxaron behar da edo bestela tauletan agertzen den beste edozein bilketa-leku erabili.

Kontsultatu zer hondakin eraman ditzakezun eta nola egin behar duzun San Marko Mankomunitatean.