Donostiako eraikinen eguzki-energia potentziala
Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) webgunean dirulaguntzak kontsulta daitezke.
Eguzki potentzialaren mapak hiriko estalki guztiak erakusten dizkizu, plaka fotovoltaikoak instalatzeko duten bideragarritasunaren arabera sailkatuta:
Berdea: estalki erabilgarriak.
Laranja: babes urbanistikoa duten eraikinak.
Gorria: bideragarriak ez diren estalkiak.
Nola erabili tresna
Estalki batean klik egitean, eraikinaren eguzki potentziala kalkulatzeko aplikaziora sartzen zara.
Aplikazioan, datu batzuk sartu behar dira:
- Eraikinaren erabilera (bizitegikoa, merkataritzakoa, industriala...).
- Karga kurba (kontsumo elektrikoaren eredua).
- Etxebizitzaren tamaina eta parte hartuko luketen etxebizitzen kopurua.
- Erabiltzen diren elementu elektrikoak.
Kalkuluaren emaitzak
Tresnak azterketa zehatza eskaintzen du honako informazioarekin:
Gomendatutako panel kopurua.
Aurreikusitako urteko ekoizpena.
Autokontsumoa (etxean erabiltzen den sortutako elektrizitatearen ehunekoa).
Autarkia (lor litekeen gehienezko autokontsumoa, sortutako elektrizitate guztia etxean kontsumituko balitz).
Baterien bidezko biltegiratze ahalmena.
Ibilgailu elektriko bat kargatzeko aukerak.
CO₂ isurketen murrizketa.
Gutxi gorabeherako instalazio kostua eta amortizazio denbora.
Aplikazioak txostena PDF formatuan deskargatzeko aukera ematen du.
Araudia