Gizarte-larrialdiak
Sartu adingabeak dituzten familiak premiazko bizilekua eskatzeko izapidera
Sartu adineko pertsona ahul eta mendekoentzat premiazko bizilekua eskatzeko izapidera
Intereseko informazioa
Gizarte-larrialdietarako arreta
Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuak (GLUZ) urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduz arreta ematen du.
Aurrez aurreko arreta 08:00etatik 21:00etara ematen da, astelehenetik igandera, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik, horietan ez baita aurrez aurreko arretarik egongo. Ordutegi horretatik kanpo, larrialdiei Udaltzaingoaren (092) edo SOS Deiak-en (112) bidez erantzuten zaie.
Zeri deitzen diogu larrialdia?
Gizarte-larrialditzat jotzen dugu:
- Ustekabeko gertakari bat bada.
- Berehala artatzen ez bada, pertsonen osotasun fisiko edo psikikoarentzat arriskua dakarrenean.
Adibide batzuk:
- Larrialdia da:
- Genero-indarkeriaren erasoak jasateko arriskua.
- Adingabeei edo adineko pertsonei tratu txarrak ematea.
- Ohiko etxebizitzan sua gertatu edo egiturazko elementuak gainbehera etorri direla-eta, kaltetuek ez dute gaua non igaro, senide edo lagunen laguntzarik ez baitute.
- Ez da larrialdia:
- Familia batek bere etxebizitza 5 egunen buruan hustu behar izatea epailearen aginduz.
- Sukaldea hondatu da eta ez dute baliabiderik konpontzeko.
Zure egoera oso larria bada, baina ez berehala konpondu beharrekoa, jarri harremanetan zure gizarte-zerbitzugunearekin eta azaldu kasuaren larritasuna.