Gizartean baztertuta daudenentzako arreta

Ostaturik edo baliabiderik ez baduzu, joan Udalaren Gizarte Abegi Etxera

Gaua pasatzeko zerbitzua etxerik gabeko pertsonentzat

Larrialdiko zerbitzua egoera kritikoan edo bizikidetza gatazka larrietan sartuta dauden adingabeak dituzten familientzat

Izotza egiteko arriskua dagoen gauetan, kalean lo egiten duten pertsonentzako ostatu zerbitzua

Egoera kronifikatua eta narriadura pertsonala izanik egonaldi luzeko zerbitzua behar duten pertsonentzat

Premia biziko ondasunak eskuratzeko laguntzak

Laguntza indibidualizatua emateko zerbitzua, pertsona bere ohiko ingurunetik bereizi gabe

Sartu ostalaritza zentroen hautaketan parte hartzeko izapidera

Intereseko informazioa

Udalaren harrera-zentroak eta -baliabideak

Udalak baliabideak ditu bizitoki egonkorrik gabeko pertsonen egoera arintzeko. Baliabide horiek ostatua eta oinarrizko beharren arreta eskaintzen diete hainbat arrazoirengatik bizitokirik edo ohiko etxebizitzarik ez duten pertsonei.​​​​​​​

Udalaren Gizarte Abegi Etxea (UGAE)

Bizitoki propiorik ez duten eta lortzeko baliabide ekonomikorik ere ez duten pertsona guztiei ostatua eskaintzen die, inolako bereizketarik gabe.

Oro har, gehienezko egonaldia 5 egunekoa da hiru hilean behin. Hala ere, luzatu daiteke ekipo profesionalak baloratzen badu erabiltzailea zentroan sartzea eragin zuen egoera gainditzeko prozesuan dagoela.

Urteko 365 egunetan 24 orduz irekita dago.

Nora joan behar da?

Hona: Mons pasealekua, 3, 20015 Donostia

Telefonoa: 943 326 480

Udalaren Gizarte Abegi Etxeko araudia (pdf)

Bazterketa-egoeran dauden pertsonei laguntzeko zerbitzua, bereziki pasadizoko eta etxerik gabeko pertsonei zuzendua.

Gaua igarotzeko leku bat eta oinarrizko zerbitzuak berehala erabiltzeko aukera eskaintzen du, hala nola ostatua, gosaria eta norberaren higienea.

Urtean 11 hilabetez modu iraunkorrean zabalik dago (zerbitzua ez da abuztuan ematen), eta, beharren arabera, aldi jakin batzuetan indartu egiten da.

Ordutegia: 20:00-09:00

Nora joan behar da? Aterpean sartu ahal izateko, lehenbizi Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuko (GLUZ) profesionalek hara bideratu behar zaituzte.

Telefonoz: 943 483 849

Etxerik gabeko pertsonentzako eguneko arreta zerbitzua. Helburua leku bat eskaintzea da egun osoa kalean eman ez dezaten, eta euren bizi-kalitatea, autonomia eta gizarteratzea hobetuko dituzten aldaketa-prozesuak laguntzea.

Urteko egun guztietan irekita dago, asteburuak eta jaiegunak barne.
 

Nora joan behar da?

Villa Salia

Jaialai, 17,

20012 Donostia / San Sebastián

Aldi baterako gaueko ostatua, hotz-boladetan edo bereziki txarrak diren beste eguraldi-egoeretan aktibatzen dena.

Azaroaren 15etik aurrera eskaintzen da, eta martxoaren 31ra arte luza daiteke, aipatutako kasuetan. Oro har, zerbitzua martxan jartzen da Euskalmetek Gipuzkoako kostaldean izotza egiteko arriskuaren abisua ematen duenean.

Ordutegia: 22:00-08:30

Nora joan behar da?

Hona: Igeldo pasealekua, 25 (Ondarreta aterpetxea), 20008 Donostia

Telefonoa: 943 483 849

Larrialdi edo gizarte-premiazko egoerak direla-eta, hala nola hondamendiak edo kaleratze judizialak, Udalak etxebizitza hauetan ostatua eskaintzen die iraupen laburreko edo ertaineko egonaldia behar duten pertsona eta familiei,

Etxebizitza horietarako sarbidea Gizarte Zerbitzuetako talde profesionalaren aldez aurreko ebaluazio eta gomendioaren baitan dago.