Eragindako ibilgailuak
Kontsultatu IGEra sarrera librea ez dutenentzako baimenak
Sarbide librea ez duten ibilgailuak
Ondorengo kasuetan, IGEan sartu ahal izateko baimena eskatu behar da:
Baimen iraunkorra
-
Mugikortasun Urriko Europako Txartela duten pertsonak garraiatzeko ibilgailuak
-
Gehienez 2 ibilgailu pertsonako
-
-
Zerbitzu publikoak edo interes orokorreko zerbitzuak emateko ibilgailuak (garraioa, energia, komunikazioak, posta-zerbitzuak, polizia, osasuna...)
Aldi jakin baterako baimena
-
IGEan erroldatuta dauden pertsonen ibilgailuak, usufruktu, renting, leasing, errentamendu, gauzazko ordainketa edo ordezko ibilgailu gisakoak badira
-
Urtero eskatu beharko da baimena
-
-
IGEan garaje-plazak jabetzan edo emakidan dituzten titularren ibilgailuak
-
Fase bakoitzean eskatu beharko da baimena
-
-
Bide publikoa okupatzeko baimena duten ibilgailuak
-
Zuzeneko baimena, bide publikoa okupatzeko baimendutako eperako
-
-
IGEra sartzeko eskumena duen beste administrazio publiko baten baimena duten ibilgailuak
-
Zuzeneko baimena, IGEan sartzeko baimendutako eperako
-
-
IGEan erroldatuta dauden mugikortasun urriko edo mendekotasun iraunkorreko pertsonei laguntzeko ibilgailuak, baldin eta laguntza jaso beharreko pertsonak baldintza hauek betetzen baditu:
-
80 urtetik gorakoa da
-
gutxienez, 3. baremo egiaztatua du JMBn
-
gehienez, bi ibilgailu, lagundu beharreko pertsona bakoitzeko
-
fase bakoitzerako eskatu beharko da baimena
-
-
-
DSBE eta BGDS prestazioak jasotzen dituzten pertsonen ibilgailuak
-
Fase bakoitzerako eskatu beharko da baimena
-
-
Pertsonek edo enpresek IGEaren barruan eskatzen dituzten ohiko zerbitzuetarako edo behin eta berriz eman beharreko zerbitzuetarako ibilgailuak (salgaiak banatzea edo jasotzea, mantentze-lanak, konponketa, segurtasun pribatua)
-
Fase bakoitzerako eskatu beharko da baimena
-
-
IGEko jarduera ekonomikoetako ibilgailu mistoak edo industrialak
-
Fase bakoitzerako eskatu beharko da baimena
-
-
IGEko egoiliarrak izan ez arren, udaldirako salbuespenezko TAO baimena duten pertsonen ibilgailuak
-
Denboraldi bakoitzerako eskatu beharko da baimena
-
-
Autoeskoletako ibilgailuak, IGE barruan gidatze-praktikak egiteko
-
Fase bakoitzerako eskatu beharko da baimena
-
Noizean behin sartzeko baimena
-
Aldi baterako mugikortasun urriko eta/edo mendekotasuna pertsonei laguntzeko ibilgailuak:
- IGEan erroldatuak
- IGEan jarduera bat behin eta berriz egin behar dutenak (lana/ikasketak)
- gehienez 2 ibilgailu pertsonako
- baimen horiek hilabeteko balioa izango dute
-
Pertsonek edo enpresek IGEaren barruan eskatzen dituzten zerbitzu puntualetarako ibilgailuak (salgaiak banatzea edo jasotzea, mantentze-lanak, konponketak)
- IGEan sartu behar den bakoitzean eskatu beharko da baimena
-
IGEan kokatuta dauden ibilgailuak konpontzeko tailerretara doazen ibilgailuak
-
Tailer bakoitzak eskatu beharko du baimena
-
-
Itsas jarduerekin lotutako pertsona juridikoen ibilgailuak, tamaina handiko materiala garraiatzeko.
-
IGEan sartu behar den bakoitzean eskatu beharko da baimena
-
Urgentziazko arrazoiengatik IGEan sartzeko baimen puntuala
IGEra sartu eta 48 ordu igaro arte aurkeztutako eskabideak onartuko dira, betiere urgentziazko arrazoiak egon badira, hain zuzen ere osasun-larrialdi batengatik, atzeraezinezko konponketengatik eta antzekoengatik, eta eskaera behar bezala arrazoituta badago.
Sarbide librea duten ibilgailuak
Ondorengo kasuetan ez da beharrezkoa ZBEra sartzeko baimena eskatzea:
Ez dute baimenik eskatu behar
-
Bizikletek, zikloek eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek (patineteak)
-
CERO/ECO/C/B ingurumen-etiketa duten ibilgailu motordunek edo ziklomotorrek (B etiketa mugatuta egongo da bigarren fasean)
-
DGTk historikotzat jotzen dituen ibilgailuek
-
IGEan erroldatutako pertsonen ibilgailuek, baldin eta DGTn erregistratutako helbidea IGEan kokatuta badago.
-
Bigarren fasean ez dira etiketarik gabeko ibilgailuak baimenduko, 70 urtetik gorako egoiliarrentzat izan ezik
-
-
IGEan erroldatuta ez dauden baina salbuespenezko TAO baimenak dituzten pertsonen ibilgailuak:
-
Mugikortasun urriko pertsonek gidatzen dituzten ibilgailuak (MM)
-
Jarduera ekonomikoekin lotutako ibilgailuak
-
-
Taxiak eta gidaridun garraio-ibilgailuak (GTI)
-
Bigarren fasean ez da etiketarik gabeko ibilgailuentzako baimenik emango
-