Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren erregistroa
Txakur arraza batzuk eta haien gurutzaketak arriskutsuak izan daitezkeela jotzen da. Honako hauek dira:
- Pit Bull Terrierra
- Staffordshire Bull Terrierra
- American Staffodshire Terrierra
- Rottweilerra
- Dogo Argentinarra
- Fila Brasileroa
- Tosa Inua
- Akita Inua
- Talde horretan sartzen dira, baita ere, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko 2004ko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 10. artikuluan adierazitako ezaugarriak dituzten txakurrak.
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia ematen duen ebazpena, eskudun administrazioak emana. Ez da behar Donostiako Udalak eman badu.
- Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, animaliak eragindako kalteen ondoriozko erantzukizuna dela eta, hirugarren bati zaintzeko utzi bazaio ere. Estaldura 120.000 €-koa izango da, gutxienez.
- Polizaren ordainagiria.
- Animaliaren osasun kartilla.
- Albaitariaren ziurtagiria, berriki emandakoa, animaliaren osasun egoera jaso, eta bereziki arriskutsu egin dezakeen gaixotasunik edo arazorik ez duela frogatzen duena.
- Animalia esterilizatua izan dela egiaztatzeko agiria.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 4 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aldekoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Erregistroan izen ematea.
Izapideen arduraduna
Araudia
101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa
9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, etxeko animaliak babesteari buruzkoa
1/2023 Legea, martxoaren 16koa, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzkoa
Bestelako informazioa
- Saltzailearen lizentzia indarrean egotea.
- Erosleak aldez aurretik lizentzia lortzea.
- Aldaketa EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean jasoa izatea, ohiko albaitariaren bitartez.
*Beste autonomia erkidego batera lekualdaketa. Betekizunak:
- Jatorrizko autonomia erkidegoko erregistroan baja ematea, ohiko albaitariaren bitartez.
- Erregistroan izena ematea, aurrez azaldutako prozedurari jarraiki.
*Baja:
- Txakurra hil bada edo lapurtua izan bada, baja eman behar da EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean, ohiko albaitariaren bitartez.
- Baja horren berri eman behar da Udaletxean, baja emateko Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Erregistroan ere, albaitariak emandako dokumentuaren bidez.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Udalinfo bulegoak
Eskatu hitzordua
- Osasun Publikoaren eta Animali Ongizatearen Atala
- Easko Kalea, 43 2. solairua
- Telefonoa 943 483 878
- Ordutegia:09:00 - 14:00