Bide publikoa zangekin eta obra bitarteko lagungarriekin okupatzeko baimena: hesiak, aldamioak, etab.
Izan daiteke:
Elementu sinpleak
- Edukiontzia
- Hesia
- Aldamio txikia
- Siloa
- Zanga txikia
- Dorre garabia, beste obra bitarteko lagungarriarik ez bada eskatzen
- Beste batzuk (zintzilikako lanak, igogailudun ibilgailuak,...)
- Aldamio handia
- Zama jasogailua
- Masta igogailua
- Atari metalikoa
- Fatxada egonkorgailua
- Zanga handia
- Dorre garabia, beste obra bitarteko lagungarriekin batera eskatu ezkero
| Informazioa: dokumentazio osagarria
nola bidali eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati |
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Kaleen sailkapena mailaren arabera
Udal jabari publikoa erabiltzeari dagozkion tasak
**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Espediente bakoitza ebazteko epea aldakorra izan daiteke, jarduera mota bakoitzaren araberakoa.Oro har:
- Edukiontziak (eta fatxada ixteko hesiak): 1 aste.
- Gainerako elementu sinpleak: 2 aste
- Elementu konplexuak: 1 hilabete.
Prozeduraren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
- Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio
- Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
- Tasaren ordainketa
Elementu konplexuak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
- Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio
- 7 m-tik gorako altuera duten aldamioen kasuan:
- aldamioen ikuskapenaren kontratua duen enpresa esleipendunari bidaltzen zaio proiektua.
- ea osorik dagoen jakiteko berrikusten da.
- Bide Publikoen Zerbitzura bidaltzen da txosten batekin batera.
- Txosten teknikoa.
- Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
- Fidantzaren gordailua. Fidantza jarri behar bada: zenbatekoa jakinaraziko da eta ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
- Baimenaren jakinarazpena egingo zaie pertsona interesdunari, Udaltzaingoari eta Likidazioen bulegoari, tasaren ordainketa bidaltzeko (ondorengo ordainketa dagokion kasuetan).
- Tasaren ordainketa
- Fidantza ofizioz itzuliko da, hala badagokio
Araudia
Bide publikoan egiturak, aldamiok eta obrarako beste treneria jartzeko ordenantza
Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziorako ordenantza
Jabari eta erabilera publikoko espazioen okupazioak arautzeko udal ordenantza
Bestelako informazioa
* Ez dago baimenduta hondakinak botatzeko tutua obrako ibilgailu lagungarriaz jartzea.
Eskatutako instalazioari dagokion baimena emateko, bide publikoaren eta oinezkoen segurtasuna bermatu beharko da, beti ere.
- Donostiako Udalean eta Udalerrian euskararen erabilpena normalizatzeko arauen 25. Artikuluaren 3 xedapena bete beharko da, hau da, lurzoru publikoan jartzen den edozein instalazioetako idazki, iragarki eta kartelak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz emango dira ezagutzera.
- Aldamioen kasuan, ebazpena eman baino lehen, obrak Hirigintzaren obretarako lizentzia duela egiaztatuko da.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.