Herri-galdeketa
Herri-galdeketa egin ahal izateko, Udalbatzak gehiengo osoz adostuta egon behar du.
Norentzat
18 urte baino gehiago izatea
Donostian erroldatutako pertsonak
Kontsultaren sustatzaileak 3 izango dira gutxienez, Donostiako bizilagunak eta adinez nagusiak, udal hauteskundeetan botoa emateko eskubidea dutenak.
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Prozeduraren urratsak
- Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa
- Idazkaritzaren txostenaren ondoren, baldintzak betetzen direla egiaztatuko du Partaidetza Zerbitzuak
- Sinadura orri baliozkotuak aurkeztea
- Sinadurak biltzea
- Batzorde sustatzaileak kontsultaren deialdia egiteko eskabidea
- Idazkaritzak sinadurak begiratzea eta baliozkotzea
- 30 eguneko gehieneko epean, Kontsulten Organo Izapidegilearen, Gizarte Kontseiluaren, Idazkaritzaren, Kontuhartzailetzaren eta eragina jasotako eremuaren txostenak
- Kontsulta onartzeko proposamena Udalbatzari
- Udalbatzaren ebazpena
- Nazioaren Gobernuko baimenaren nahitaezko eskabidea
- Kontrol batzordea sortzea
- Herri kontsultan interesdun gisa parte hartzeko egiaztagiri eskabidearen erregistroa
- Informazio kanpaina
- Bozketa prozesua: bozketa, botoen kontaketa eta emaitzaren jakinarazpena
- Kontsultaren emaitzak gobernuaren ekintzan izango duen eragina adieraziko du organo eskumendunak
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
Herri kontsulta batean bozkatzeko eskubidea duten pertsonak
Oro har, herri kontsultetan parte hartzeko eskubidea izango dute bozketa hasteko unean 18 urteak beteak dituzten eta Alkatetzak deitutako deialdiaren unean udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoek.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.