Hilerriak: hondarrak eta gorpuak lekualdatzea

Hilerriaren barruan, hilobi bateko hondarrak beste hilobi batera edo erraustegira lekualdatzea da, familiei emateko edo beste hilerri batera eramateko.
Lekualdatzeak 2 arrazoi direla-eta gertatzen dira:
  • Aldi baterako hilobietan (haustegiak, nitxoak eta hobiak) egoteko epea bete dela eta. Pertsona titularrak hilobiko egonaldia luzatu nahi ez duenean eta familiakoaren hondarrak berreskuratu nahi dituenean gertatzen da.
  • Hilobiaren titularrek eskatuta, kaperen eta panteoien kasuan.

Norentzat

  • Panteoia: lurpetik atera eta lurperatu behar diren hilobien titularrek.
  • Nitxoa, Hobia, Kolunbarioa edo Haustegia: ehorzteko egunean lurperatze dokumentua sinatu zuen familiakoak.

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Hondarrak beste hilerri batera lekualdatu behar direnean, Osasun Lurralde Ordezkaritzaren baimena behar da.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea.
  2. Polloek eskabidea balioestea.
  3. Lurretik ateratzeko eta lurperatzeko baimena hilobiaren titularrak sinatzea eta, hala dagokionean, Osasun Sailaren dokumentua aurkeztea.
  4. Data zehaztea.
  5. Lana egitea.
  6. Faktura ematea eta ordaintzea.

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Errausteko eskaerei, hondarren murrizketari, gorpuzkien lekualdaketari, ehorzketei edo lurpetik ateratzeari buruzko kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Honako tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar diren denboran gorde egin behar dira helburu hori betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.c) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko.DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko:- 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.k) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.12) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Polloe
Polloe plaza, 2, 20012 Donostia
943 48 35 40
polloe@donostia.eus
Dokumentuak

Eskabidea