Lokaletan obrak egiteko lizentzia
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
* Ikusi xehetasunak: "dokumentazioa"
- A.1 Memoria
- A.2 Planoak
- A.3 Beste agiri batzuk
Hurrengo kasuetan, dagokion III.eranskineko ficha ere, erantsi behar da (efizientzia energetikoari buruzko Ordenantza aplikatu behar da).
- lokalak gutxienez solairu oso bat hartzen du
- eraikin erabilera osoa aldatzen da
- erabilera partziala aldatzen da (beste erabilera batetik pasatzea hotelera, osasun zein asistentzia erabilerara edo bizitegi erabilerara), betiere aldaketak eraikitako 750m2 baino gehiagori eragiten badie.
Etxebizitzetarako bizitegi-erabilerako eraikinetan, berokuntza, hozte-sistema edo etxeko ur beroa produzitzeko instalazio termikoa handitu edo eraberritzean, lanek sorgailuei eragiten dietenean:
- Energia-auditoretza egin izanaren erantzukizuneko adierazpena
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 300 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko Zerga (EILZ)
** 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
**2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
- Txosten teknikoak: Suhiltzaileak, arkitektura, etab.
- Onarpena edo ukapena ebaztea.
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.
- Tasaren likidazioa.
Izapideen arduraduna
Araudia
Establezimendu publikoak eta atseden jarduerak kokatzeko udal ordenantza
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
Bestelako informazioa
- Obra amaitutakoan, Obra Amaierako Egiaztagiria aurkeztu beharko da.
- Obran hesiak eta/edo edukiontziak behar badira, horiek jartzeko baimena eskatu beharko da, dagokion inprimakia betez (ikusi horrekin erlazionatutako izapideen atala).
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.