Udal Artxiboa: Dokumentuak argitaratzeko edo erakusteko baimena eskatzea
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 15 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskaera erregistratzea
- Baimena ematea edo ukatzea
- Pertsona/erakunde eskatzaileari jakinarazpena egitea
Izapideen arduraduna
Araudia
7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondareari Buruzkoa
37/2007 Legea, Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzkoa.
Ikusi Udal Artxibategiko Sistemaren antolaketa eta jarduera erregulatzeko arauak (Alkatetzak onetsia, Gobernu Batzordean eztabaidatu ondoren. 1994-12-13).
Bestelako informazioa
- Dokumentuak erreproduzitu edo argitaratzerakoan, ezinbestean aipatuko dira bai dokumentuaren jatorria (Donostiako Udal Artxiboa), bai jabea (Donostiako Udala).
Erreprodukzioen erabilera
Artxiboko dokumentuak erabiltzean, honako baldintza hauek bete beharko dira:
- Ezin da eskatu dokumentuen erreprodukzio masiborik. Udal Artxiboaren lan bolumenak eta gaitasunak mugatuko dute erreprodukzio kopurua.
- Eskatutako dokumentuetan hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak ukitzen badira, eskubide horiek errespetatuko dira.
- Dokumentu bat osorik zabaldu beharrean dokumentuaren zatia zabaltzen bada, hori adieraziko da.
- Erreprodukzio eskubideak lagatzeak zera esan nahi du beti, Udal Artxiboak emandako dokumentu/irudien argitaraldi edo erabilera bakarra egitea.
- Dokumentu/irudi horiek argitaraldi gehiagotan edo beste produktu batzuetan berrerabili nahi izanez gero, beste eskaera bat egin beharko da.
- Ez da onartuko dokumentu/irudi horiek hirugarren bati lagatzea, eskualdatzea edo harentzat kopiak egitea.
- Udal Artxiboko dokumentuen irudi horiek argitalpenaren funtsezko xedeetako bat badira, edo argitalpenaren zati handia hartzen badute, Artxiboak beretzat hartuko du argitalpenari eta banaketari buruzko baldintza gehiago ezartzeko eskubidea.
- Egile edo irudi eskubideak ordaindu beharra sortzen bada, eskatzaileak bere gain hartuko du legez dagokionari ordainketa egiteko konpromisoa.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Udalinfo bulegoak
Eskatu hitzordua
Udal Artxiboa
Blas de Otero plaza 1 (Egia)
Ordutegia
09:00 - 14:00
Teléfonoa
943 481 053