Udal emakidako garaje plazaren eskualdatzea
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Aparkalekuko administrariaren ziurtagiria ordaindu gabeko gasturik ez daukala jakinaraziz.
- Esleitutako aparkalekuaren kontratuaren fotokopia.
Oinordetzak
- Oinordetzaren banaketaren agiria
Banantzeak-dibortzioak
- Banantzearen, ezkontza baliogabetzearen edo dibortzioaren sententzia
Oharrak
- Aurkeztutako agirietan adierazitako helbideak eta eskabidean ageri denak bat etorri behar dute.
- Udalak erroldatzea egiaztatuko du, eta behar beste agiri eskatu ahal izango ditu baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
- Plaza transmititzen zaion pertsonak "Garaje plaza"-ren eskabidea egin beharko du.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta agiriak erregistratzea
- Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
- Agiriak zuzentzea, horrela badagokio
- Aparkalekuak zer balio duen kalkulatzea
- Plazaren titularrari balorazioa bidaltzea
- Udalak esleipen berria egiteko baimena ematen badu, itxaron zerrendako pertsona interesdunekin harremanetan jartzea
- Plaza esleitzeko ebazpena ematea eta horren berri jakinaraztea
- Kontratua sinatzeko aldez aurretiko hitzordua finkatzea
- Kontratua edota eskualdaketa sinatzea eta plazaren balioa zehazteko eginiko kalkuluaren egiaztagiria entregatzea
- Giltzak ematea eta ordainketa txekea entregatzea, horrela badagokio
- Administratzaileari esleipen berria edo eskualdatzea jakinaraztea
Izapideen arduraduna
Araudia
Parking bakoitzeko baldintza pleguak
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.