Prespuestos
Udal Aurrekontuak
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Inbertsio nagusiak
Inbertsio nagusiak
Txomin Eneako urbanizazioa
3.200.000 euro
Abian da Txomin Eneako hirigintza plana, datozen urteetan hirian garatuko den hirigintza eta etxebizitza babestuak eraikitzeko operazio handia. Horiekin bat, alde honetan uholdeak saihesteko lanak eramango dira aurrera.
Ekialdeko Barrutiaren sorrera
75.000 euro
Udal kudeaketa lau barruti handitan deszentralizatzeko erabakia hartu du Donostiako Udalak.
Altza, Intxaurrondo, Herrera eta Bidebieta auzoak biltzen dituen Ekialdeko barrutia deitua izango da abian jartzen lehendabizikoa, erreferentzia bihurtuko da adostutako beste hiru barrutiei begira.
Infernua
270.000€ Hirigintzako antolamendu eta kudeaketarako
Gutxi gorabehera 480 etxebizitza eraikitzeko programa da, horietatik % 60 babes ofizialekoak liratekeenak.
Bost dorretan banatzen dira etxebizitzak, dorreak beren oinetan egokitutako 5.000 metro koadroko zokalo batek elkartuta, espazio horretan komunitate ekipamendurako lokalak izango direla.
Garbiketa planak
13.178.749 euro
Kontratuko garbiketa enpresaren ibilgailuak berrituta, langile eta makineria gehiago jartzeaz gain "GarbiTu" logo berria eskaintzen baitu, helburua da hiriari itzultzea betiere ezaugarri izan dituen txukuntasuna eta mantenu egoera ona.
Eguneroko garbiketa lanez gain, talka plan bereziak bideratzen dira egoera txarrenean dauden aldeetan.
Emakumeentzako Kontxako Banderaren sustapena
113.000 euro
Donostiako betiko estropadetan emakumeentzako Kontxako Bandera sendotzea da helburua.
Horretarako, emakumeentzako bigarren txanda bat antolatuko da eskifaien kopurua egungoa baino handiagoa izan dadin.
Berdintasun sailetik 9.000 euroko ekarpenarekin.
Su artifizialentzako itsas plataforma
50.000 euro
2015eko Aste Nagusiko emaitza onak ikusirik, Kontxako badiaren erdian egokitutako plataforma batetik kalibre handiko 16 karkasa jaurti baitziren su artifizialen azken egunean, tokiko enpresekin su artifizial handien jaurtiketa nabarmentzeko plataforma bat diseinatzeko eta erosteko erabakia hartu da.
Altzako kiroldegia
2016ko Kontu saila: 3.075.000 euro
2017ko Kontu saila: 7.250.000 euro
2018ko kontu saila: 4.125.000 euro
Egungoa, eraikitzen lehena, erabat zaharkituta geratu dena, ordezkatuko du kiroldegi berriak.
Altzako kiroldegiak bi igerileku izango ditu barruan, ohiko erabilera emateaz gain waterpoloan jokatzeko ere erabiliko baitira.
Turismoko Bulego berria udaletxean
1.200.000 euro
Kontuan izanik Turismoa azken urteetan Donostian hartzen ari den indarra, berriz ere pentsatu beharra dago zer norako eman une honetan Boulevard-ean alokairuan dagoen informazio bulegoari.
Berdeguneak eta zuhaiztiak Mantentzeko. Kalitatea zaintzeko Plana.
4.508.530 euro
Udal gobernuaren xedea da berdeguneak eta zuhaiztiak zaintzeko eta egoera onean edukitzeko planak abiaraztea, azken urteetan ez baitute merezi duten arreta izan.
Bidebieta eta Bizkaia Pasealekua bezalako aldeetan zuhaitzak kimatzeko lan bereziak egiten ari dira une honetan.
Ekonomia sustatzeko plana
8.000.000 euro
Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoak abian jarri duen Donostia/San Sebastián UP! Plana, enpresentzako plan bat da, eta sektore ezberdinak eta zientzia-eta tecnología -sarearekin konexioa sustatzen ditu, pertsonentzat (gazteak, 45 urtetik gorakoak, langabetuak, talentudun pertsonak) eta lurralde-kohesioarentzat, auzo ezberdinen bitartez. Hiriko 70 erakunde baino gehiago aritu dira Planarekin lankidetzan.
Klusterren (Moda, surfa, etab.) Garapena eta Sustapena
475.000 euro
Gizarte-ehun sendoa duen hiria da Donostia. Kluster hauen garapenari begira, funtsezkoa da indartzen eta goraka ari diren diseinua eta moda bezalako sektoreei laguntzea, edo surfa bultzatzea bai haren jolas eta kirol alderdiei dagokienez, bai enpresa eta turismoa erakartzeko duen gaitasunari dagokionez.
Gazteentzako 70 apartamenturen eraikuntza Uliako Mintegietan
2016ko Kontu saila: 295.000 €
2017ko Kontu saila: 2.055.000 €
2018ko Kontu saila: 3.915.000 €
Uliako Mintegi aldean 70 zuzkidura apartamentu eta parke berri bat eraikiko dira. Apartamentu horiek eskuarki 40 m2 eta 45 m2 bitarte izango dituzte.
Lursail horretan bertan oinezkoak eta txirrindulariak ibiltzeko bideak, hiriko espazio libreak eta espazio libre partekatuak aurreikusten dira.
14.001 m2-ko azalera duen Mintegi aldean badira, gainera, 1869. urtean eraikiriko bi ur depositu, egoera onean daude biak.
Biak daude sestrapean, eta depositu horien berritzearekin eta nabarmentzearekin bateragarriak diren komunitate ekipamenduak bi deposituen arteko hutsunean egokitzeko aukera aurreikusten du Plan orokorrak.
Iztuetako Zubi-bidearen egokitzapena
2016ko Kontu saila: 700.000 euro
2017ko Kontu saila: 700.000 euro
Zubi-bide hau egokitzeko lanak egingo dira, agerian geratu baita azken urteetan pixkana-pixkana hondatu egin dela.
Zubi-bideko "begi" batzuetan agerikoak dira itoginak eta iragazpenak, azaleko geruza atal harrotuak eta behera etorritako zatiak; horiek horrela, itxi egin behar izan zaie zubi-bidea oinezkoei.
Prestakuntza/aholkularitza/esku-hartzea babesik gabeko adingabeentzat
870.000 euro
Zortzi gizarte zerbitzuguneetan aritzen diren psikologo komunitarioen sareak bere gain hartzen du babesik gabeko haurren ardura.
Hezkuntzari, aisialdiari, eta abarri lotutako hainbat agenterekin lan egiten dugu. Horrek aukera ematen digu goiz hautemateko non egon daitekeen arriskuren bat adingabearentzat.
Eta, terapeuta eta hezitzaile talde baten laguntzaz, esku-hartze sakon bat gauzatzen dugu adingabekoekin eta familiekin.
Askatasunaren hiribidearen ingurua hobetzea
800.000 euro
Askatasunaren hiribidea hiriaren erdialdeko oinezkoen ardatz handiekin gurutzatzen den tokietako zoladuran esku hartzea, haiei jarraipena emateko.
Irisgarritasun jasangarria hobetzeko lanak Aieten
600.000 euro
Morlansko bidegorriko tuneleko sarbidetik Aieteko Melodiko biribilguneraino dagoen 38 metroko kota-aldea gainditzeko, guztiz berria den ibilgailu bat jarriko da, etzana, 143 metroko ibilbidea egingo duena eta 25 pertsonarentzako edukiera izango duena.
Eta beste igogailu bat ere jarriko da, bertikala, Pio Barojaren eta Aiete pasealekuaren arteko desnibela gainditzeko.
Ikastetxee zentroen hobekuntzak (Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean)
290.611 euro
Ikastetxeen bizigarritasuna, segurtasuna eta osasungarritasuna hobetzea da, oro har, lan hauen helburua. Kanpoko jolasguneak estale, kanpoko arotzeriak ordezkatu eta abar.
Euskara ikasteko diru laguntzak
302.604 euro
Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edota bertan lan egiten dutenei.
Langabetuentzako doako ikastaroak eskaintzen ditu udazkenean, 60 orduko ikastaro berezituak eskaintzen dira gurasoentzat, merkatari eta ostalarientzat, etorkinentzat, jubilatuentzat eta abar.
DSS2016 Fundazioari diru-ekarpena
4.978.999 euro
"Uda gau bateko ametsa" antzezpena, Altzoko Handia ikuskizuna, Tosta Atlantikoko hizkuntza aniztasunaren bidea, 2016bidea: ibilian egiten da kultura, Time Machine Soup ikuskizuna, Hondar Artean: sormena eta gogoeta jaima baten azpian, Stop War Festibala, Zinema eta Giza Eskubideen Europa eta abar.
Biktimen aitorpena
24.500 euro
Gure hiriko terrorismoaren eta indarkeriaren biktimek egia, justizia eta erreparazio eskubidea dute.
Udalak, nagusiki Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, lanean jarraituko du biktima guztien, bazterkeriarik gabe, eskubide horiek guztiak betearazteko.
Horretarako, jokabide hurbila , eta oroitza-ekitaldiak eta omenaldiak antolatuz.
Berrikuntza administrazioan / Proiektu berriak
902.000 euro
Faktura elektronikoa: eskaeren eta fakturen sarrerak eta onarpen elektronikoko fluxuak, Udalaren kontabilitate-egituretan oinarrituak; gaur egun, proiektu berri batzuk lantzen ari dira, hala nola, bide publikoan jarduteko baimenak kudeatzea, identifikazio bakarra (single sing-on), smartcitiak eta trafikoa kontrolatzeko sistema berria −sistema horrek bide ematen die mugikortasun teknikariei semaforoen funtzionamendua planifikatzeko, bidegurutzeei plan desberdinak aplikatzeko, trafiko bolumenari buruzko informazioa jasotzeko, e.a.
Zaharrentzako 55 apartamenturen eraikuntza Intxaurrondon
2016: 1.851.000 euro
2017: 3.283.000 euro
Intxaurrondo auzoak pertsona adintsuentzako eraikin berri bat izango du, 55 apartamentu izango ditu. 1.500 metro koadro pasatxo ditu eraikinari leku egingo dion lursailak, aldapa leun batean egokitzen da. Batez beste 45 metro koadro izango dituzte pertsona adintsuentzako apartamentuek, lehenengo eta seigarren solairuen artean egokituko dira. Azken horretan egongo dira minusbalioak dituzten herritarrentzako bost apartamentu egokituak.
Turismoaren Plan Estrategikoa (2020)
427.000 euro
Datozen urteei begira beste Plan Estrategiko bat landuko da hiria gero eta kopuru handiagoan etortzen diren turistei eta bisitariei egokitzeko. Helburua da turismoa udako sasoiaz gaindi sustatzea, bisitariak urte osoan zehar erakartzea eta gure merkatua nazioartean areago sustatzea, geure eskaintza turistikoaren kalitatea eta bikaintasuna azpimarratuz.
Haurren Danborradan sukaldaria txertatzeko diru-laguntza
38.700 euro
2016. urtean eta salbuespen gisa, aurrekontu-sail bat gaitu da hala nahi duten Haurren Danborradako konpainia guztiei desfilean sukaldariaren irudia txertatzeagatik, helduen Danborradan bezala, sortzen diren gastuei aurre egiteko diru-laguntza bat emateko. Diru-laguntza jaso ahal izateko, gutxienez hamabi sukaldari izango ditu konpainia bakoitzak.
Gune Publikoa Kudeatzeko Unitatearen Sustapena lizentzien gaia arintzeko
130.317 euro.
Beste proiektu batzuk
Beste proiektu batzuk
- Hiriko Convention Bureau eta Marketinga indartzea eta bultzatzea (2016ko kontu sailak: 830.000 euro)
- Auzoetan denda txikiei Laguntzeko Plana (2016ko kontu saila: 200.000 euro)
- Kontsulta herritarrei: Udal aurrekontuetan partida bat gaitu da udal kudeaketaren eta bizitzaren kontu interesgarrien aurrean herritarrei balizko kontsultak egin ahal izateko. (2016ko kontu sailak: 30.000 euro)
- Forum Kongresu Globala: Azaroan Demokrazia Zuzenaren Munduko Foroaren egoitza izango da Donostia. 2015eko edizioa Tunisian izan zen. (2016ko kontu sailak: 80.000 euro)
- Kultur aniztasunaren aldeko sentsibilizazio kanpaina (2016ko kontu sailak: 20.580 euro)
- Herritartasun berria programa auzoetan (2016ko kontu sailak: 34.300 euro)
- Erlijio aniztasunari buruzko kongresua (2016ko kontu sailak: 3.000 euro)
- Donostia Munduen Artean (2016ko kontu sailak: 39.000 euro)
- Haima programa (2016) (2016ko kontu sailak: 8.000 euro
- Emakumeen etxea (2016ko kontu sailak: 46.000 euro)
- Bisita gidatuen programa (2016) (2016ko kontu sailak: 5.000 euro)
- Larratxo Pasealekua egokitzeko lanak (Kontu sailak 2016 : 500.000 euro Kontu sailak 2017 : 250.000 euro)
- Ospitaleak-Illunbe saihesbidea (2016ko kontu sailak: 1.500.000 euro)
- Klima Aldaketa. Egokitzapena (2016ko kontu saila: 72.500 euro)
- Energiaren eraginkortasunerako ordenantza berria (2016ko kontu saila: 17.000 euro)
- Klima 2050 (2016ko kontu saila: 12.000 euro)