Breadcrumb
Energia
Energia
Ordenantza onartu zuen. Tresna horrek irizpide sorta bat ezartzen du, energiaren kudeaketa integratua ezartzeko eraikinetan, aintzat harturik bai inguratzailea bai instalazioak. Ordenantza onartu zenetik, birgaitze obretarako eta galdara komunitarioak aldatzeko 400 espediente baino gehiago izapidetu dira. Gainera, energia kontsumoak aztertu eta kontrolatzen ditugu udal titulartasuneko eraikin eta ekipamenduetan. Guztira, hainbat tipologiatako 12 eraikin daude jada monitorizatuta, eta %10-33 arteko energia aurrezpenak lortu dira.
Energia berriztagarriei dagokionez, honako hauek dira aipagarrienak, ekarpenari dagokionez: San Marko za-bortegiko biogas aprobetxamendua, instalazio fotovoltaikoak, aprobetxamendu geotermikoa, biomasaren erabilera eta eguzki energia termikorako instalazioak. Azken urteotan, bultzada eman zaie instalazio geoter-mikoei eta biomasa galdaren instalazioari. Biogasaren aprobetxamendua gero eta apalagoa da, 2008az ge-roztik ez delako hondakinik bota zabortegira, eta zabortegia ixteko eta zigilatzeko proiektu bat dago martxan.
Helburuak:
- Ekonomia eraginkor bat bultzatzea, energia kontsumo txikiarekin, isurietan neutroa izango dena.
- Energia mendekotasuna murriztea, tokiko energia iturri berriztagarriak erabilita.
- Klima aldaketara egokitzeko estrategia abian jartzea.
- Pobrezia energetikoaren aurka borrokatzea.