Breadcrumb

Mapa del potencial solar

Donostiako eraikinen eguzki potentzialaren mapa

Udaleko Ingurumen Sailak tresna erraz bat prestatu du, herritarrei beren eraikinaren estalkia eguzki-energia elektrikoa sortzeko egokia den jakiteko aukera emateko.

Energia berriztagarrien autokontsumoa klima aldaketaren aurka borrokatzeko gakoetako bat da, eta onura ekonomikoa dakarkie eraikinaren baten bizilagunei. Plaka fotovoltaikoak instalatzeko egindako inbertsioa, dirulaguntzarik gabe, 6-10 urtetan amortizatzen da. Dirulaguntzen eskuragarritasuna Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) webgunean kontsulta daiteke.

Etxebizitzen eta eguzki energiaren maparen funtzionamendua

Jarraian agertzen den mapan udalerriko estalki guztiak agertzen dira:

  • kolore berdean, estalki erabilgarriak;
  • kolore laranjan, babes urbanistikoren bat duten eraikinak;
  • eta gorriz, instalazio fotovoltaiko baterako bideragarriak ez diren estalkiak.

Estalki baten eguzki potentziala aztertzeko, estalki horretan klik egin, eta eguzki potentzialaren kalkuluaren aplikazioan sartzen da.

Aplikazioaren barruan, erabiltzaileak eraikinaren erabilera definitu beharko du (bizitegikoa, merkataritzakoa, industriakoa...), haren karga kurba hautatu, etxebizitzaren neurriak adierazi, parte hartuko luketen etxebizitzen guztizko kopurua zehaztu, eta erabiltzen diren elementu elektrikoak adierazi.

Datu horiekin, aplikazioak honako hauek kalkulatzen ditu: Datu horiekin, aplikazioak gutxi gorabeherako kalkulu hauek egiten ditu:

  • instalatu beharreko panelen kopurua,
  • urteko ekoizpena,
  • lortuko duen autokontsumoa (etxebizitzan kontsumitutako argindar guztitik ze ehuneko sortu den eguzki plaketan),
  • autarkia (lor litekeen gehienezko autokontsumoa, eguzki plaketan sortutako argindar guztia etxebizitzan erabiliko balitz; kontuan hartu sortzen den argindarraren zati bat sarera bidaltzen dela une horretan nahiko kontsumorik ez badago),
  • lor dezakeen baterien bidezko biltegiratzea,
  • ibilgailu elektriko bat kargatzeko aukerak,
  • saihestuko diren CO2 emisioak,
  • gutxi gorabeherako instalazioaren kostua eta amortizazioa.

Aplikazioari esker, txosten bat deskargatu daiteke pdf formatuan, aztertutako estalkiaren eguzki ahalmenari buruzko azterketaren emaitza osoarekin.

Eguzki potentzialaren mapa

Araudia

Plaka fotovoltaikoak instalatzeko baldintzak ezartzen dituen araudia ekainaren 1eko 5/2023 Legea da, autokontsumoaren izapidetzea errazteko eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea aldatzen duena.

Lege horren arabera, estalkietan instalatutako eguzki aprobetxamenduko instalazioek ez dute hirigintza lizentziarik behar, baina Udalari jakinarazi behar zaizkio, lege horretan zehazten den dokumentazioa erantsita.

Udal dirulaguntzak energia berriztagarrien komunitateei

Gaur egun, zabalik dago energia berriztagarrien komunitateak sortzeko eta energia berriztagarrien komunitateek instalazio fotovoltaikoetan inbertitzeko 2023ko udal dirulaguntzen deialdiaren eskabide epea. Ekimen honen bidez bizitegi sektorean energia berriztagarrien ekoizpena sustatzen lagundu nahi da, eraikuntza pribatuan autokontsumoaren ekoizpen berriztagarria bultzatzeko asmoz.

Deialdiak 99.900 euroko diru hornidura du, eta proiektu bakoitzeko dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75eraino iris daiteke. Eskaerak egiteko epea 2023ko abenduaren 4ko 09:00etatik 2024ko ekainaren 3ko 14:00etara egongo da zabalik, baldin eta aurretik funtsak agortu ez badira.

Informazio gehiago