Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Fruta-dendak

Fruta-dendak

Fruta dendek kontuan hartu behar dute zer motatako hondakinak sortu dituzten: beren jarduerak sortutako hondakinak ala hiri hondakinak.

 

Jarduerarekin bereziki lotutako hondakinak

Hondakin organikoak:

San Markoren Garbiguneetara eraman behar dira.

  • Garbera Garbigunea
    Garbera bidea z/g
    20017 Donostia
    E-maila: garbigunea@sanmarko.net
    Tel: 943 21 49 77
  • Atotxa Errekako Garbigunea
    Zubiberri kalea, 13 (Zuatzu enpresa parketarako igoera)
    E-maila: garbigunea@sanmarko.net
    Tel: 943 21 49 77

Salbuespen modura, zerbitzu teknikoek hala baimentzen dutenean, Udalak baimena emango du hondakin organikoen kantitate txikiak materia organikoa biltzeko edukiontzi marroietan uzteko. Aukera horri buruz galdetzeko, jarri harremanetan udalinforekin: 010 - 943 48 10 00.


Bilgarriak:

Kutxak eta bilgarriak Merkabugatin utzi behar dira, horretaz arduratzeko akordio bat baitauka San Marko Mankomunitatearekin.

  • Merkabugati
    Arrapide pasealekua 75
    20160 Zubieta, Donostia
    Tel: 943 37 64 02

 

Hiri hondakinak

Lanbide jarduerak berak eragin ez dituen hondakinak dira, lokalak garbitzean sortzen direnak, hala nola ontziak, kartoiak eta beira.

  • Errefusa: errefusa biltzeko edukiontzi berdeetan utzi behar da, 19:30etik 22:30era.
  • Beira: beira biltzeko iglu berdean, 08:00etatik 22:00etara.
  • Ontziak: edukiontzi horietan utzi behar dira, edozein ordutan.
  • Papera eta kartoia: 
    • Erdialdean, Grosen eta Amaran: kartoia tolestuta utzi behar da errefusa biltzeko edukiontzi berdeen ondoan, 19:30etik 22:30era, astelehenetik larunbatera.
    • Hiriko gainerako zonetan, atez ateko bilketa zerbitzua dago, honako egutegi hau duena eta ordutegi komertzialean funtzionatzen duena:
  ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA
EGIA goizez    
LOIOLA-MARTUTENE goizez    
INTXAURRONDO   goizez  
ALTZA-LARRATXO     goizez
HERRERA     goizez
BIDEBIETA     goizez
ANTIGUO     goizez