Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Gremioak

Gremioak

Gremioek Aizmendiko zabortegian utzi behar dituzte derrigorrean hondakin industrial bizigabeak. Ezin dituzte inola ere Garbiguneak erabili, horiek herritarrek bakarrik erabiltzeko baitira.

Hondakinak Aizmendin utzi ahal izateko, IKS-eeM sisteman (Ingurumen Informazioaren Kudeaketa Integralerako Sistema, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendekoa) alta eginda egon behar dute enpresek.

Gainera, hondakin bizigabeak Aizmendiko zabortegira eraman aurretik, dagokion abisua egin behar dute sistema horren bitartez.

Prozedura horri buruzko oinarrizko gida kontsulta dezakezu hemen.


Aizmendiko zabortegia

  • Basozabal kalea, 55
  • 20.014 DONOSTIA
  • Telefonoa: 943 24 02 41
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 13:00 / 14:30 - 19:00
    • Larunbatak: 8:00 - 13:00

 

Informazio gehiago nahi izanez gero:

  • Sogecar, Birziklatze Zentro Aurreratua Kudeatzeko Elkartea
  • www.sogecar.es
  • Tel: 944 977 177

 

Honako material hauek utz daitezke:

  • Zepak
  • Material erregogorrak
  • Hareak
  • Herdoil azalak
  • Urratzaileak
  • Errekuntzako errautsak
  • Hautsak
  • Lohi ez-organikoak
  • Txatar metalikoa
  • Beira
  • Beira zuntza
  • Poliesterra
  • Kautxua eta elastomeroak
  • Plastikoa
  • Zeramika hondarrak
  • Obra hondakinak
  • Zura
  • Kartoia

 

Tasak

Disuasio tasak aplikatzen dira, ez ditzaten gai birziklagarriak (kartoia eta zura adibidez) han utzi. Mankomunitatearen web orrian kontsulta daitezke tasak: sanmarko.net.