Sentzibilizazio eta garapenerako hezkuntza

Gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak

Oinarriak eta Prozedura 2019

 2024ko Oinarriak eta Prozedura 

Honako deialdi honen helburua da diru laguntzak plazaratzea konkurrentzia librean, genero ekitatea, ekologia eta gizarte iraunkortasuna eta giza eskubideak zeharkakotasunez sustatzen dituzten garapenerako lankidetza, sentsibilizazioa eta gizarte eraldaketarako hezkuntzari lotutako proiektuak gauzatzeko.

 

Eduki publikatzailea

Palestinak eutsi egiten dio. 2018
Zenbatekoa: 30.000 €
'Palestinak eutsi egiten dio. 2018' irudia
Proiektu honen helburua da jarraipena ematea SODEPAZ elkarteak eta Palestinarekiko elkartasunaren arloko gizarte mugimenduek azken 5 urteotan Donostian eginiko lanari. 2018.

Donostiako ikastetxeak hainbat kontzeptu lantzen. 2018
Zenbatekoa: 29.999,99 €
'Donostiako ikastetxeak hainbat kontzeptu lantzen. 2018' irudia
Proposamen hau Donostiako Udalak bere 2016ko deialdian finantzaturiko proiektu baten bigarren fasea da. Proiektu haren ardatza unitate didaktiko bat egitea izan zen, modu parte-hartzailean, “Giza Eskubideak, bakea eta bizikidetza” gaiari buruz, 4. DBHko ikasleentzat.

EKIMUIN DONOSTIA. 2018
Zenbatekoa: 19.998,92 €
'EKIMUIN DONOSTIA. 2018' irudia
Proposamen honen helburua da unibertsitate eraldatzailearen eredua sustatu, ezarri eta ikusarazteko estrategia abian jartzeko lanak eta bidea egitea, ekonomia soziala eta solidarioa sustatuz (Ekimuin proiektuaren I. fasean sortua, 2014-2017).

Kontsumo Konsziente Arduratsu eta Eraldatzailea. 2018
Zenbatekoa: 19.998,61 €
'Kontsumo Konsziente Arduratsu eta Eraldatzailea. 2018' irudia
Proiektuaren helburua da Donostiako herritarren artean KKAEaren kultura sustatzea bizitza alternatibo, bidezko eta zuzena izateko. Kultura horri esker, eraldaketa ekonomikoa eta soziala lortuko lirateke, herrien, pertsonen, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak desagerraraziz.

Bakea eraikitzen duten emakumeak. 2018
Zenbatekoa: 19.998,37 €
'Bakea eraikitzen duten emakumeak. 2018' irudia
Proiektu hau 2017tik Gasteizen abian den prozesu baten II. fasea da. Helburua da, Kolonbiako eta Euskal Herriko hainbat emakume talderekin batera, gogoeta kritikoa egiteko eta esperientziak eta ezagutzak trukatzeko espazioen eraikuntza indartzea eta sakontzea.

Ekonomia kritikoa eta solidarioa sustatuz. 2018
Zenbatekoa: 20.000 €
'Ekonomia kritikoa eta solidarioa sustatuz. 2018' irudia
“Ekonomia kritikoa eta solidarioa sustatuz, gizarte eraldaketa helburu” izeneko proiektu honen helburua da bidezko ekonomiari eta ekonomia solidarioari buruzko ezagutza sustatzea hezkuntza eremu formaletan eta ez-formaletan, Donostiako lanbide heziketaren arloan eta unibertsitatearen arloan.

Lurraldearen eta Kulturen defendatzaileak. 2018
Zenbatekoa: 26.420.01 €
'Lurraldearen eta Kulturen defendatzaileak. 2018' irudia
Ama lurraren eskubideak modu larrian urratzen dira, eta horrek, era berean, giza eskubideak eta emakumeenak murrizten ditu. Horren aurrean sortu da proiektu hau eraikitzeko proposamena, pertsonak sentsibilizatzeko, zenbait kasu salatzeko, arazoak aztertzeko eta herriek lurra defendatzeko egiten dituzten borrokak eztabaidatzeko.

Kafea, sorotik kikarara. 2018
Zenbatekoa: 27.412,19 €
'Kafea, sorotik kikarara. 2018' irudia
Proiektu hau ALBOAN eta Deustuko Unibertsitatearen artean aurkezten da, eta helburua da pentsamendu kritikoa eta konponbideen bilaketa sustatzea ikuspegi etikotik eta ingurumenaren ikuspegitik, gizarte justiziaren eta giza duintasunaren arloko arazoen aurrean.

Finantza Etiko eta Alternatiboak. 2018
Zenbatekoa: 27.778,53 €
'Finantza Etiko eta Alternatiboak. 2018' irudia
Proiektu hau mailaz mailako programa baten bigarren fasea da, Donostiako herritarren artean finantza alternatiboak sustatzeko, giza garapen jasangarria bideratzeko tresna gisa.

Giza eskubideak babesten dituzten lurraldeak. 2018
Zenbatekoa: 30.000 €
'Giza eskubideak babesten dituzten lurraldeak. 2018' irudia
Proiektuaren helburua da donostiarrek elkartasunezko konpromisoa eta koherentea eskuratu, garatu eta edukitzea mundu osoan Giza Eskubideak defendatzen dituzten pertsona, erakunde eta komunitateak babesteko.