Egoera zailen aurrean jarduteko jarraibideak

Egoera zailen aurrean jarduteko jarraibideak

Zeri buruz ari gara teknologia berrien erabileraren esparruan egoera zailak aipatzen ditugunean?

Adingabeen aldetik kudeatzen zailak izan litezkeen eta erabiltzailearentzat ondorio kaltegarriak izan litzaketen egoerak dira.

Zeintzuk dira gure ikasleek aurkitzen dituzten egoera zail ohikoenak?

Egoera zail larrienak Interneteko ziberjazarpen edo cyberbullying-arekin eta/edo sexu jazarpenarekin lotutakoak dira, izan ere, sufrimendu handia eragin dezakete eta, muturreko kasuetan, oso ondorio kaltegarriak izan ditzakete. Adibide hauez gain, aipagarriak dira ere kudeatzen errazak ez diren beste zenbait egoera, esaterako: sexting-a edo nerabearen material erotikoen bidalketa, adin horretarako argi eta garbi desegokia den materiala jasotzea (adib. material pornografikoa, indarkeria ageri duen materiala edo drogen kontsumoa sustatzen duen materiala), etab.

Nola landu daiteke gai hau gurasoen aldetik?

Egoera zailen aurrean jarduteko jarraibideak eta orientazioak.

  • Egin behar dugun lehen gauza gure seme-alabei arreta jartzea da, seme-alaba lasaitu eta sostengua eskaini.
    Modu horretan lortuko dugu konfiantza garatzea. Lasaitzen laguntzen badiogu eta sostengua eskaintzen badiogu, errazagoa izango da etorkizunean guregana jo dezan.
  • Komunikazioa eta errespetua lantzea. Jasotako informazioa argitzea lagungarria izaten da, modu begirunetsuan eta naturaltasunez hitz eginda eta seme-alaben beharretara eta heldutasun mailara egokituta.
  • Egoeraren aurrean neurriak hartzea. Neurri horiek hiru motakoak izan daitezke.
    1. Hezkuntza neurriak: Gurasoekin hausnar daiteke gertatu denaren eta horren arrisku eta ondorioen inguruan. Ongi deritzogunari eta gaizki deritzogunari buruz hitz egin daiteke, sarean baimenduta dagoenari eta ez dagoenari buruz. Gainera, adingabeari nolabaiteko mugak jartzea komeni da berriz ere gerta dadin ekiditeko. Kontuan hartu behar da ere laguntza espezializatua eskatzeko aukera, egoerari nola aurre egin ez jakitekotan.
    2. Neurri teknikoak: Zenbait egoera zail ekiditeko lagungarriak izan litezkeen neurri teknologikoak ditugu eskura. Neurri tekniko hauen artean aurkitzen dira gurasoen iragazkiak, antibirusak, zerbitzu tekniko espezializatuen laguntza, poliziaren aurreko salaketak, etab.
  • Aukera honi onura ateratzea hainbat gairen inguruan solas egin eta hezteko, esaterako: sexualitatea, drogak, indarkeria, etab.

ORAINPREVENCION adikzioen prebentzioan aditua den taldea da eta, gure aburuz, aukera egokia izan liteke delikatuak eta konplexuak diren baina oso laster aurrean izango dituzten gaiak ikasleekin jorratzeko. Gai hauen aurrean begiak ixteak ez ditu desagerraraziko eta, gainera, hori eginez gero, gazteek beren kabuz edo bere lagunen laguntza bakarrarekin aurre egin beharko diete egoera hauei.

Hori dela eta, egokitzat jotzen dugu pornografiaren, indarkeriaren edo drogen pantailetako agerpenari aurrea hartzea eta lehenago edo beranduago ikusiko duten hori ulertzeko eta interpretatzeko esparru bat eskaintzea. Gure ustez, eskolako balioetan oinarritutako egoera hauetarako interpretazio bat eskaintzen badiegu, hobe eta modu egokiagoan kudeatuko dituzte. Azken batean, prebentzioa landu behar dugu gure ikasleekin.

Gaiari buruzko informazio gehiago. (23 orrialdea)
https://www.is4k.es/sites/default/files/contenidos/herramientas/is4k_guia_mediacion_parental_internet.pdf