Adinari eta teknologia berrien erabilerari buruzko orientazioak

Adinari eta teknologia berrien erabilerari buruzko orientazioak

0 eta 2 urte artean

Pantailarik ez erabiltzea gomendatzen da

3 eta 5 urte artean

Pantailak erabiltzekotan, egunean ordubetez baino gutxiago erabiltzea gomendatzen da.

  • Beti pertsona heldu baten laguntzarekin.
  • Hasieratik arau argiak definituta: Erabilera denborari eta momentuei buruzko mugak.
  • Gurasoek aldez aurretik edukiak hautatua: hezkuntza edukiak, jolasak.

6 eta 9 urte artean

Pantailak erabil daitezke gurasoen gainbegiratze zuzenarekin.

  • Internetera konexio mugatua eta gurasoek gainbegiratua.
  • Haurraren adinera egokitutako kalitateko edukiak.
  • Erabilera arauak egokitzea eta adingabearen adinaren eta ardura mailaren arabera mugak ezartzea
  • Interneten erabilera arduratsua azpimarratzea: pribatutasunaren babesa, gailuen babesa eta pentsamendu kritikoa.

10 eta 13 urte bitartean.

  • Pixkanaka, erantzukizuna adingabearen esku uzten da, mugak arinduz eta adingabearen erabaki gaitasuna areagotuz. Iragazki programaren bat badugu, agian 10 urtetik aurrera gainbegiratze hurbilik gabeko erabilera posible izango da.
  • Bideojoko egokien hautaketa: PEGI kodeak orientazio moduan erabil daitezke.
  • Arauak familia osoak ezarri behar ditu elkarrekin. Arau adostuak eta adingabearen garapenari egokituak izan behar dira. Honako alderdiak azpimarratu behar dira: besteekiko begirunea, argitaratu aurretik hausnartze eta onartzen ditugun kontaktuak hautatzean zorrotzak izatea.
  • Lehenengo mugikorrerako irizpideak ezartzea. Gizarte presioa sentitu arren, adingabea bere telefono mugikorra izateko behar bezain heldua den ala ez aztertu behar dugu. Hala dagokionean, mugikorraren erabilera arauak haiekin adostu eta ager litezkeen arazoak eta ondorioak jorratu behar dira.
  • Problema ohikoenen aurreko prebentzioa. Gizarte sareetara sartzen direnean, cyberbullying kasuak areagotzen dira. Era berean, sexualitatearen inguruko kuriositatea pizten da, horrek dakarren eduki desegokien edo sexting eta grooming arazoen arriskuarekin.

14 urtetik gorakoak.

Autonomia handiagoa izango dute. Kuriositatea pizten dieten edukien edo gaien inguruko erantzukizuna sutatuko dugu.

  • Gizarte sareen eta bat-bateko mezularitzaren erabilera arduratsua. Argitaratzen duten informazio pertsonalarekiko kontzienteak eta kritikoak izan behar dute, gainerakoen errespetuari lehentasuna emanda.
  • Ospe digital positibo bat izan dezaten ahalegindu behar dugu.
  • Arau berrien inguruko adostasuna. Arauek eta mugek askatasun eta autonomia gehiago ahalbidetu behar dituzte, adingabearen ezaugarriak kontuan izanda.

Iturria: Adin gomendioak: https://www.is4k.es/necesitas-saber/mediacion-parental