Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Gurasoak
- Egoera zailen aurrean jarduteko jarraibideak teknologia berrien erabileran
- Teknologia berrien erabilera egokirako dekalogoa gurasoentzat
- Seme-alaben hezkuntza lana mugikorraren erabilera zuzena lortzeko
- Adinari eta teknologia berrien erabilerari buruzko orientazioak
- Familiei orientazioa eskaintzeko maiz egiten diren galderak
- Nire seme-alabek pornoa ikusten dute
- Nola aurre egin drogen eta alkoholaren kontsumoaren gaiari
- Cyberbullying edo ziberjazarpena
- Grooming edo sexu jazarpena
- Sexting edo eduki erotikoak bidaltzea
- Teknologia berrien gehiegizko erabilera
- Teknologia berrien erabilera desegoki batetik eratorritako arrisku psikosozialak
- Nola lagundu seme-alabei?
- Heziketa eta errespetua
Teknologia berrien erabilera egokirako dekalogoa gurasoentzat
Teknologia berrien erabilera egokirako dekalogoa gurasoentzat
EZAGUERAK
- Gure seme-alabak trebeagoak izaten dira sarean barna, baina guk bizitzarako esperientzia, sen ona eta testuinguruari buruz falta zaien informazioa eskaintzen dizkiegu.
- Aita-amak garen heinean, teknologia berrien erabilerari beldurra galdu behar diogu. Gutxieneko hurbiltze ahalegin bat baliagarria izan liteke.
- Jarri interesa zure seme-alabek erabiltzen dituzten sareko tokietan, zer egiten duten eta norekin erlazionatzen diren jakiteko, baina sme-alaben pribatutasuna inbaditu gabe.
- Ezagutu eta zabaldu sareko jokabide egokien eta errespetuaren arauak: “netiketa”.
- Bihur zaitez teknologia berrien erabilera zuzenaren eredu. Seme-alabei eskatzen diezunaren eta zure mugikorra edo Internet erabiltzeko moduaren artean koherentzia egotea garrantzitsua da.
- Errespetatu sareko jabetza, hori urratzea delitu izan daiteke eta. Ikasi nola aurkitu doako alternatibak.
KOMUNIKAZIOA
- Partekatu denbora eta informazioa zure seme-alabekin. Lagun iezaiezu konektatzeko orduan eta irakatsi seme-alabei erabilera jarraibide egokiak. Haiekin ahalik eta gehien hitz egin eta bihur zaitez erabilera zuzenerako eredu.
- Ez da egia sarean ageri den guztia. Ohartarazi gezur era iruzur ugari daudela eta, zenbaitetan, jendea ez dela dirudiena.
- Irakats iezaiezu ziberespazioan zuhurrak izaten, kalean egiten duten modu berean. Hitz egin ongi dagoenari eta gaizki dagoenari buruz, baimenduta dagoenari eta ez dagoenari buruz.
- Sustatu segurtasun ohiturak zure seme-alaben artean. Ez eman informazio pertsonalik ez eta pasahitzik, ez erabili kreditu txartelik eta ez geratu ezezagunekin.
- Trata itzazu gainerakoak begirunez.
- Jokatu gainerakoekin haiek zurekin jokatzea gustatuko litzaizukeen moduan.
- Ez egin edo ez idatzi sarean pertsonalki egingo edo esango ez zenukeen ezer.
- Ez argitaratu edo ez igo sarera zure auzoko plazan erakutsiko ez zenukeen argazkirik.
- Irakatsi pertsonei lehentasuna ematen, pantailen aurretik.
ARAUTZEA
- Behatu zein euskarri erabiltzen dituzten eta nola. Gure seme-alabari Ferrari bat edo zilindro-bolumen handiko motorra oparituko ez geniokeen modu berean, ez da gomendagarria gehiegizko ekipamendu informatikoa erosi eta bere kabuz erabil dezan uztea.
- Egiazta ezazu antibirus bat erabiltzen duela birusik eza bermatzeko eta bestelako arazoak saihesteko.
- Internetera konektatutako ordenagailua guztiontzat den eskolako toki batean egotea komeni da.
- Ziurta ezazu zure seme-alabek ez dutela denbora gehiegi ematen ordenagailuaren aurrean. Arautu Internetera konektatzeko denborak, erabilera ordutegiak, etab. Ezarri egun baterako gehienezko denbora eta egiaztatu denbora hori errespetatzen dutela.
- Lagun iezaiezu teknologia berrien erabileraren eta bestelako jardueren arteko oreka aurkitzen, hala nola ariketa fisikoak edo gizarte harremanak.
- Argi utzi, aita-ama zaren heinean, zure seme-alaben zerbitzura zaudela arazorik izatekotan. Seme-alabek, behar izatekotan, guri laguntza eskatu ahal izatea garrantzitsua da.
- Seme edo alaba batek arazo batekin gugana jotzen badu, lasai eta baretasunez erantzun beharko dugu.
NOLA UTZI ZURE SEME-ALABAK BABESGABE TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERAN?
Adingabeak pantailen aurrean babesgabe uztea erraza da. Horretarako, gomendio hauek jarraitzea besterik ez duzu:
- Utzi adingabearen eskura ordenagailu, tableta edo mugikor modelorik onena eta erabil dezala nahi duen moduan.
- Kokatu ordenagailua toki pribatuetan. Utz iezaiezu gailu hauek toki pribatu horietara eramaten, nahi duten guztietan.
- Egiazta ezazu gailuek web-kamera izan dezaten.
- Utz iezaiezu gailu hauek nahi adina erabiltzen.
- Etxetik irteten ez badira, hobe. Hartara, “kontrolatuta eta seguru” egongo dira.
- Ez jarri zalantzan zure seme-alaba. Gainerakoak dira beti arazoa.
- Ordenagailua kentzeko mehatxua nahikoa da seme-alabak hezteko.
- Azpimarratu sarean dena posible dela, dena doakoa dela eta inork ez duela inoiz jakingo nor izan den.
- Ez sustatu sarearen sormenezko erabilera alternatiborik.
- Arazo teknikoen aurrean, konpondu zuk arazo guztiak. Eman seme-alabei dena eginda.