Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Gurasoak
- Egoera zailen aurrean jarduteko jarraibideak teknologia berrien erabileran
- Teknologia berrien erabilera egokirako dekalogoa gurasoentzat
- Seme-alaben hezkuntza lana mugikorraren erabilera zuzena lortzeko
- Adinari eta teknologia berrien erabilerari buruzko orientazioak
- Familiei orientazioa eskaintzeko maiz egiten diren galderak
- Nire seme-alabek pornoa ikusten dute
- Nola aurre egin drogen eta alkoholaren kontsumoaren gaiari
- Cyberbullying edo ziberjazarpena
- Grooming edo sexu jazarpena
- Sexting edo eduki erotikoak bidaltzea
- Teknologia berrien gehiegizko erabilera
- Teknologia berrien erabilera desegoki batetik eratorritako arrisku psikosozialak
- Nola lagundu seme-alabei?
- Heziketa eta errespetua
Nola lagundu seme-alabei?
Nola lagundu seme-alabei?
JARRERA GOMENDAGARRIA
- Sortu konfiantzazko ingurune bat Interneten erabilerari dagokionez. Hitz egin, partekatu, hausnartu eta jolas egin zure seme-alabekin eta utz iezaiezu haiei Internet nola erabili behar den azaltzen.
- Errespetatu seme-alaben intimitatea eta pribatutasuna. Konfiantza eta errespetua lantzea ezinbestekoa da bizi-zikloan zehar.
- Baliteke gure seme-alabek ezaguera tekniko gehiago izatea, baina guk bizitzaren esperientzia, sen ona eta testuinguru soziala ulertzen irakats diezaiekegu.
- Ziurtatu seme-alabei erosten dizkiegun gailuak beren adinerako egokiak izan daitezen. Ez gara guraso hobeagoak berriena den gailua erosteagatik.
- Argi izan seme-alaben aldetiko teknologia berrien erabileraren helburua zein den. Zein helbururekin erabiliko dituzte zure seme-alabek teknologia berriak, zertarako?
- Sustatu seme-alaben intimitatearen babesa teknologia berrien erabilera. Argitaratzen dutenarekiko erantzukizuna hartzea, informazio eta datu pertsonalak inoiz ere ez ematea, web-kameraren erabilera ekiditea, argazkiak ezezagunekin ez partekatzea, etab. “Agian ez duzu izango ezer ere ezkutatzeko… baina gauza asko babestu behar dituzu”.
- Sustatu erabiltzaile-kontu mugatu bat sortzea adingabeek sistema eragilea erabil dezaten.
- Irakats iezaiezu ezezagunez ez fidatzen: Informazio pertsonala edo familiari buruzko informazioa ez ematea.
- Zure seme-alabek ezezagunen batekin harremana ezartzen badute, pertsona horri buruzko informazio gehiago lor daiteke sarean.
- Seme-alabek ez dute ezezagunekin geratu behar. Eta, beharrezkoa balitz, konfiantzazko norbaitekin joan beharko dira: senide bat, lagunak, etab.
- Sustatu babes sistemen erabilera saihestu nahi diren edo egokiak ez diren webguneak kanpo uzteko.
ERABILERA EGOKIEN INGURUKO KOMUNIKAZIOA
- Irakatsi zure seme-alabari oinarrizko segurtasun jarraibideak ulertzen eta errespetatzen.
- Sustatu sarea erabiltzeko orduan bakarrik egon ez daitezen eta egon adi zure seme-alaben beharrei. Gazteenek ez dute Internet modu autonomoan erabili behar.
- Irakats iezaiezu lehentasuna beti pertsonei eta kontaktu pertsonalei ematen, teknologia berrien erabileraren aurretik.
- Sustatu pentsamendu kritikoa. Irakats iezaiezu informazioa zalantzan jartzen, testuinguruan aztertzen, alderatzen eta egiaztatzen. Kontuan hartu behar da testuaren egilea nor den, ekarpen subjektiboa edo objektiboa den, informazioren xedeak zeintzuk diren eta, azkenik, zein webguneren edo estekaren bidez iritsi garen testu horretara.
- Azaldu zein egoeratan den desegokia teknologia berriak erabiltzea. Esaterako, ikasteko orduan, familiartean jateko edo afaltzeko orduan, ibilgailu bat gidatu bitartean, lo egiteko orduan edo berariaz erabilera hori debekatzen duten ikuskizunetan edo tokietan.
ARAUTU ORDUTEGIAK ETA MUGAK EZARRI
Gogora ezazu gizarte sareak eta Internet ez direla onak edo txarrak, beren horretan. Ematen zaien erabileraren araberakoa da hori. Beraz, gure seme-alabek gailu hauei ematen dieten erabilera arautzea komeni da:
Antolatu seme-alaben aldetiko teknologia berrien erabilera:
- Argi izan teknologia berrien erabileraren helburua zein den, hezkuntza baliabide interesgarria izan daitezke eta. Zertarako erabil ditzakete zure seme-alabek teknologia berriak?
- Ezarri Internetera konektatzeko ordutegiak. Betiere kontuan hartu adina eta heldutasun maila, hezkuntza baliabideak, aisialdia eta beste jarduerekiko oreka.
- Gida itzazu seme-alabak aisialdia kudeatzeko orduan, jardueren arteko oreka aurki dezaten. Garrantzitsua da eskolako lanei, aurrez aurreko harreman sozialei eta atsedenaldiari lehentasuna ematea, teknologia berrien aurretik.
Jarri mugak erabilera desegokiei
- Sustatu gastu ekonomikoen mugaketa (telefono mugikorraren, jokoen, eta abarren kasuan).
- Mugatu edukiak (indarkeria, pornografia, arrazakeria, sexismoa, etab.).
- Debekatu jokabide jakinak, esaterako: Internet bidezko ordainketak burutzea, apustuak egitea, erosketak, datu pertsonalak ematea edo sarbide-kodeak edo pasahitzak partekatzea.
- Debekatu ezezagunei argazkiak bidaltzea edo ezezagunekin web-kamera erabiltzea.
Argi utzi seme-alabei zer edo zer arraroa edo desatsegina jasotzen edo aurkitzen badute, guraso edo hezitzaileekin hitz egin behar dutela. Komunikazio-kanal bat irekita uztea komeni da, behar izatekotan laguntza eska dezaten.