Berria naiz Donostian

Donostiara bizitzera etorri berria bazara eta izapide administratiboak nola egiten diren jakin nahi baduzu, edo hiriko bizitza, baliabideak, ohiturak, hizkuntzak eta abar ezagutu nahi badituzu, hemen dituzu baliagarriak izan daitezkeen hainbat baliabide.

Intereseko informazioa

Baliabideen gida  

Gida honek Udalak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa eta hiriko beste eragile eta elkarteek eskaintzen dituztenei buruzko informazioa ematen du.

Osasuna, gizarte zerbitzuak, etxebizitza, hezkuntza, lan orientazioa, euskara ikasteko baliabideak, kultura, aisialdia eta kirolaren inguruko oinarrizko informazioa jasotzen du.

Gida hauek Udaletik eskaintzen ditugun zerbitzuei buruzko informazioa eta hiriko beste eragile eta elkarteek eskaintzen dituztenei buruzko informazioa ematen dute.

Hainbat arlotan oinarrizko informazioa jasotzen dute, hala nola osasuna, gizarte zerbitzuak, etxebizitza, hezkuntza, lan orientazioa, euskara ikasteko baliabideak, kultura, aisialdia eta kirola.

Gure hiriko zerbitzu erabilgarrien berri ematen dizugu.

Lehen urratsak: errolda, informazio-bulegoak, Udaltzaingoa

Errolda

Donostia / San Sebastiánera bizitzera bazatoz, egin behar duzun lehenengo gauza udal erroldan izena ematea da. Horrela, administratiboki Donostiako biztanleria izango zara, zerbitzuak erabili ahal izango dituzu eta eskubideak lortuko dituzu.

Pertsona guztiok oinarrizko beharrak ditugu, hala nola:

  • etxebizitza bat alokatu edo erosi
  • osasun txartela lortu
  • seme-alabak eskolatu
  • nortasun agiriak tramitatu…

Izena emateko, Udalinfo bulegoetara joan behar duzu.

Herritarrentzako arreta bulegoak – Udalinfo

Udal izapideak egiteko eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko bulegoak dira.

Donostiako Etxegintza: Etxebizitzen Udal Programa

Donostian, Etxegintza da babes publikoko etxebizitzak kudeatzen dituen udal erakundea.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritza - Etxebide

Etxebizitzaren euskal zerbitzuak ere etxebizitza publikorako aukerak eskaintzen ditu.

Hiriko auzoetan banatutako gizarte zerbitzuen sare bat dugu. Bertan bizi diren pertsona guztiek dute arreta eta informazioa jasotzeko eskubidea eta, egoera ekonomiko, pertsonal eta sozialaren arabera, gizarte eta ekonomia prestazioak eskuratzeko aukera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bizi garen auzoko Gizarte Zerbitzuen Zentrora jo behar dugu.

Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua (GLUZ)

Larrialdiren bat izanez gero, gizarte larrialdietarako udal zerbitzura jo dezakezu:

Pertsona guztiok dugu laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea eta, baliabide ekonomikorik ez badugu, prozesu judizial guztietan ordezkatuko gaituen abokatu baten doako laguntza jasotzeko eskubidea dugu.

HIRITARREN INFORMAZIO JURIDIKOAREN BULEGOA

Teresa de Calcuta enparantza, 1

20012 Donostia / San Sebastian

Telefonoa: 943 000 700

ORIENTAZIO JURIDIKORAKO ZERBITZUA

Teresa de Calcuta enparantza, 1

20012 Donostia / San Sebastian

Telefonoa: 943 004 356

ERREGISTRO ZIBILA

Teresa de Calcuta enparantza, 1

20012 Donostia / San Sebastian

Telefonoa: 943 000 730

GIPUZKOAKO ABOKATUEN ELKARTEA

Duque de Mandas kalea 11, behea

20012 Donostia / San Sebastian

Telefonoa: 943 440 118

www.icagi.net

DELITUAREN BIKTIMARI ETA ATXILOTUARI LAGUNTZEKO ZERBITZUA

Teresa de Calcuta plaza, 1

20012 Donostia

Telefonoa: 900 100 928

www.justizia.net

Donostiar gehienok hainbat bide erabiltzen ditugu enplegua bilatzeko: orientazioarako zentroak, prentsako iragarkiak, web orriak, iragarki oholak eta Aldi Baterako Lanerako Enpresak (ABLE).

Donostiako Sustapena eta Lanbide dira enplegua arautzen duten erakunde publikoak. Hauek enplegu-prestakuntza programak, lanbide trebakuntza, orientazio profesionala eta langabezi-babesa eskaintzen dituzte.

LANBIDE

Aurkitu zure gertuko bulegoa:

Udalerri batean erroldatzen garenean Osakidetzaren osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea dugu. Horretarako, osasun txartela behar dugu, auzo bakoitzeko osasun zentroetan eskatzen dena.

Gizarte Segurantzan izena emanda gaudenok Osakidetzaren Banakako Osasun Txartela (TIS) lortuko dugu. Egoera administratibo irregularrean dauden pertsonek hurbilen duten osasun zentroan galde dezakete zer eskubide dagozkien.

Osasun zentroak

Aurkitu zure auzoko osasun zentroa.

Hezkuntza eskuratzea 18 urte baino gutxiagoko pertsona guztien eskubidea eta betebeharra da, haien familiak legezko egoera erregularra izan ala ez.

Hezkuntza sistemak eskaintzen du:

  • oinarrizko hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa (6 urtetik 16 urtera)
  • dagokion titulazio akademikoa lortzea
  • administrazio publikoen bekak eta beste eskola-laguntza batzuk jasotzeko aukera

6 eta 16 urte bitarteko hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa da. Hala ere, 3 urtetik aurrera haur eskolen eskaintza zabala dago.

Ikasketak auzo guztietan dauden zentro publikoetan edo zentro pribatuetan egin daitezke. Hona hemen ikasketa mailen sailkapena:

  • 0-2 Haurreskolak
  • 3-6 Haur Hezkuntza
  • 6-12 Lehen Hezkuntza
  • 12-16 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
  • 14-16 Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programak
  • 16tik aurrera Batxilergoa / Erdi Mailako Heziketa Zikloak
  • 18tik aurrera Unibertsitate Ikasketak / Goi Mailako Heziketa Zikloak

Hezkuntza doakoa den arren, gure hirian ikastetxe mota ezberdinak daude:

  • ikastetxe publikoak doakoak dira. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eskaintzen dute. Plaza nahikorik ez badago, familiek normalean ezin dute aukeratu eta Administrazioak ezarritako onarpen-baldintzak betetzen dituzten ikastetxeetara bakarrik joan daitezke. Eskola publikoa laikoa da: Erlijio ikasgaia aukerakoa da.
  • ikastetxe kontzertatuak ikastetxe pribatuak dira, baina administrazioarekin akordioak dituzte diru publikoa jasotzeko eta beren gastuen zati bat estaltzeko. Batez ere Lehen Hezkuntza eta DBH eskaintzen dute ia doan. Normalean, Haur Hezkuntzako mailak ez dira kontzertatuak izaten. Maila guztietan, jangela, garraioa, eskolaz kanpoko jarduerak edo guraso elkartea bezalako zerbitzu osagarriak familiek finantzatzen dituzte osorik.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan irakaskuntza bi hizkuntza ofizialetan ematen da: euskara eta gaztelania. Gaur egun hiru hizkuntza-eredu aukeratu daitezke:

  • D eredua: ikasgai guztiak euskaraz ematen dira. Gaztelania beste ikasgai bat da
  • B eredua: ikasgai edo arlo batzuk euskaraz irakasten dira eta beste batzuk gaztelaniaz
  • A eredua: ikasgai guztiak gaztelaniaz ematen dira, euskara izan ezik, beste ikasgai bat dena

Matrikulazioa

Ikasturtean zehar, aukeratutako ikastetxera joan daiteke edo zuzenean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Ordezkaritzara matrikula-eskaera aurkezteko Probintziako Eskolatze Batzordeari.

Eskatutako ikastetxean plazarik badago, batzordeak eskaera onartuko du; plazarik ez badago, eskaera beste ikastetxe batera bideratuko du. Ikastetxeek ikasle bakoitzari dagokion maila esleitzen diote, adinaren arabera eta beharrezko egokitzapenak egin ondoren, haien maila ekonomikoa eta hezkuntza-beharrak kontuan hartuta.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate Sailaren Lurralde Ordezkaritza 

Atzerriko tituluen homologazioa

UNIBERTSITATEAZ KANPOKO TITULUAK:

Andia Kalea, 13

20004 Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 012

UNIBERTSITATE TITULUAK:

Erregistro Bulegoak

Los Madrazo 15-17

28071 Madrid

JARRAIPENERAKO:

Tituluen Zuzendariordetza Nagusia

Torrelaguna kalea, 58

28027 Madrid

Helbide elektronikoa: sgtra@mecd.es 

Euskara ikasteko baliabideak

Euskara hizkuntza koofiziala da, beraz akademia ugari (Euskaltegiak) eta diru-laguntzak daude ikasteko . Gainera, euskara ikasteko dirulaguntzak egon ohi dira. Informazio gehiago lor daiteke hemen:

Donostia Kultura Txartela

Donostia Kulturako doako txartelarekin deskontu eta abantaila ugari izango dituzu, hala nola liburutegietako maileguak, kultur ekitaldietarako sarreren zozketak eta eskaintza bereziak.

Liburutegiak eta kultur etxeak

Auzo guztietan kultur guneak daude, non kultur eskaintza zabala gozatu dezakezun haien zerbitzuei esker. Doako liburutegiak eta prezio eskuragarriko ikastaro eta programa ugari eskaintzen dituzte. Teknologia berriak sustatzeko KZ-GUNEAK ere eskuragarri daude.

Hiriko kultur etxe guztiak ezagutu itzazu hemen: 

Udal kirol instalazio ugari erabili ditzakezu, hala nola kiroldegiak, futbol zelaiak, frontoiak, kanpoko pistak eta beste batzuk.

Kiroldegiak auzoetan banatuta daude eta hauek erabiltzeko Kirol Txartela atera behar da, dagokion kuota ordainduz.

Kontsultatu Kirol Txartelaren abonu motak
 

Dbizi

Donostiako bizikleta mekaniko eta elektrikoak alokatzeko zerbitzua da.

MUGI txartela

Gipuzkoako tarifa bakarreko sistema, garraio publiko guztiak txartel bakar batekin erabiltzeko aukera ematen duena.

Dbus

Hainbat linea ditu hiri osoan, eta ordutegi zabala eskaintzen du.

LURRALDEBUS

Gipuzkoako eskualde guztiak lotzen dituen autobus-zerbitzua.

Erlazionatutako dokumentuak

Enlaces relacionados