Ezagutu egoitza elektronikoa
Zer da Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa herritarrentzako informazioa eta tramiteak eskuratzeko gune segurua da, eta informazioaren eta zerbitzuen osotasuna, egiazkotasuna eta eguneratzea bermatzen ditu.
Lehendakaritzako Departamentuari dagozkio Egoitza Elektronikoaren titulartasuna eta hura kudeatzeko gaitasuna.
Egoitzaren zerbitzuak eta tresnak
Egoitza Elektronikoan hau egin dezakezu:
- Udalak ematen dituen zerbitzuei eta haiek kontsultatzeko, eskatzeko edo izapidetzeko moduari buruzko informazioa jaso
- Nire Karpeta gunean egindako eskaerak kontsultatu
- Udalaren argitalpen ofizialetara sartzea: lan eskaintzak, kontratatzailearen profila, araudiak, etab.
- Dokumentu elektronikoak egiaztatzea
Kontsultatu egoitzaren edukien eta zerbitzuen web-mapa osoa.
Araudia
Udal araudia:
Estatuko araudia:
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena
Argitalpen ofizialak
Udalaren lan eskaintza
Hemen aurkituko dituzu azken lan-eskaintzak eta horiei erantsitako azken dokumentuak.
Kontratatzailearen profila
Udalaren kontratazio lehiaketak.
Gardentasun atariaHerritarrei, modu argi eta ulergarrian, Udalaren gardentasuna bermatzen duen informazioa eskuratzeko aukera ematen die.
Udal araudiaOrdenantzak, erregelamenduak eta lantzen ari diren udal-arauak.
Ediktuen eta iragarkien taulaAtal honetan, legezko edo arauzko xedapen baten bidez, Donostiako Udaleko Ediktuen Taulan argitaratu behar diren dokumentu guztiak kontsulta ditzakezu, bai Udalarenak berarenak, bai beste erakunde publiko batzuek bidalitakoak.
Tresna erabilgarriak
Data eta ordu ofiziala
Interesdunek bete beharreko epeei dagokienez, agiriren bat egun baliogabe horietakoren batean ekarriz gero, eta zenbatu beharreko epea egun baliodunetan jarria baldin badago, hurrengo lehen egun balioduneko lehen orduan ekarritakotzat joko da, non eta arauren batean ez duen berariaz jartzen egun baliogabeetan ere hartu behar dela.
Halakoetan, sarrerako idazpenean, aurkezpeneko data eta ordu modura, benetan zein egun eta ordutan jaso den jarriko da, baina, ondorio juridikoetarako, sarrerako data eta ordu modura, hurrengo egun balioduneko zero orduak eta segundo bat agertuko da.
Egoitza Elektronikoan egindako edozein izapide zein kudeaketa erregistratuko da data eta ordu ofizial hau erabiliz. Administrazioarekin edozein izapide egitean, data eta ordu ofiziala erreferentziala izango da epeak neurtzeko.
Egun baliogabeen egutegia
Egun baliogabeen egutegia administrazio prozeduretako izapideetan adierazitako epeak betetzeko balio duen dokumentu bat da. Hala, egunetan aipatzen diren epeetan, igandeak, larunbatak eta jai egun jotako egunak ez beste egun guztiak balioduntzat hartzen dira, epeak kontazeko garaian.
Zerbitzu etenak
Egoitza Elektronikoan izandako zerbitzu etenen data eta ordua (h3)
Hemen argitaratutako informazioak adierazten du zer unetan egin diren zerbitzu etenak, udal informatika sistemetan mantentze eta hobekuntza lanak egitearen ondorioz.
Barkatu eragozpenak
|
Hasiera data |
Ordua |
Amaiera data |
Ordua |
Mota |
|
07/05/2025 |
17:42 |
07/05/2025 |
22:47 |
Ustegabekoa |
|
05/05/2025 |
22:00 |
05/05/2025 |
22:30 |
Planifikatua |
|
04/02/2025 |
10:10 |
04/03/2025 |
10:25 |
Ustegabekoa |
|
14/02/2025 |
08:30 |
14/02/2025 |
12:00 |
Ustegabekoa |
|
12/01/2025 |
10:37 |
12/01/2025 |
18:50 |
Ustegabekoa |
Informazioaren Segurtasunerako Politika
Donostiako Udalak, bere interesak eta bere esku dauden zereginak eta eskumenak kudeatzeko xedean, herritarren premiak eta nahiak asebetetzen laguntzen duten zerbitzuak eskainiko ditu eta jarduerak sustatuko ditu.
Horretarako, herritarren eskura jarriko du izapideak online egiteko aukera, herritarrek gai publikoetan parte hartze handiagoa izan dezaten; horrenbestez ezarriko ditu parte hartzeko bide berri batzuk demokrazia parte hartzailearen garapena eta ekintza publikoaren eraginkortasuna bermatzeko xedean.
Bestalde, teknologia berrien erabilera bultzatu nahi da Udalean bertan eta herritarren artean. Besteak beste, honako hauek dira helburu nagusiak: herritarren eta Udalaren arteko harreman elektronikoa sustatzea eta harreman horretan herritarren eta Udalaren artean beharrezkoa den konfiantza sortzea.
Kontsultatu Segurtasun Politikari buruzko iragarki osoa.
Datuen Babesa
Webgune honetan erabilgarri dauden baliabideen bidez jasotako datu pertsonalak ondorengo erregelamendua betez tratatuko dira:
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa (RGPD), datu pertsonalen tratamendua eta zirkulazio askea direla-eta, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, zeinak 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena
- Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa eta horiek garatzen dituen araudia.
Nahi izanez gero, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko ("ahazteko eskubidea"), tratamendua mugatzeko, eramangarritasunerako eta banakako erabakirik ez hartzeko eskubideak erabil ditzakezu, dagozkion izapideen bidez edo Datuak Babesteko Ordezkariaren bidez: dbo@donostia.eus.
Gainera, kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzu; hauxe da aipatutako agintaritza: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.