Egokitzen programa
Egokitzen programa banantze edo dibortzio prozesu batetik igaro diren familiei zuzenduta dago.
Zein da programaren helburua
- Banantze- edo dibortzio-prozesu baten ondoren, seme-alabentzako ingurune seguru bat sortzen lagunduko dizugu.
- Trebetasunak eta estrategiak ematen dizkizugu prozesu horri lotutako estres-egoera bat bizitzen ari bazara, zure seme-alabak babestu ahal izan ditzazun, kalteturik gertatuz gero.
- Zure 8-12 urte bitarteko seme-alabei beren emozioak modu osasungarriagoan kudeatzen lagunduko diegu.
Norentzat da
- 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten banantze- eta/edo dibortzio-prozesuan dauden gurasoentzat.
- Banantze- edo dibortzio-prozesuan dauden gurasoen 8-12 urte bitarteko seme-alabentzat.
Non eta zer ordutan egiten dira saioak
Villa Salian antolatzen dira saioak eta taldeko 2 formatutan lan egiten da:
- Gurasoentzako programa: 90 minutuko 11 saio, astean behin.
- Seme-alabentzako programa: ordubeteko 10 saio astean behin.
Aitak eta amak ezin dute talde berean parte hartu, baina biek izango dute parte hartzeko aukera.
Programan parte hartzen ez duten seme-alabentzako haurtzaindegi zerbitzua dago.
Zenbat balio du
Programa doakoa da.
Nola parte har dezaket
Programan parte hartzeko, beharrezkoa da unitate teknikoaren gomendioa.