Gurasotasun positiboaren gida-programa
Gurasoei hazkuntzaren eguneroko erronkei nola aurre egin ikasten laguntzeko programa da.
Zein da programaren helburua
- Hobeto ulertuko duzu zure seme-alabek zer behar duten hazkuntzaren etapa bakoitzean.
- Zu ondo sentitzeko, lasai egoteko eta haiekin modu positiboan komunikatzeko tresnak ikasiko dituzu.
- Arreta handiagoz entzungo dituzu zure seme-alabek dituzten premiak.
- Beren zailtasunak (pertsonalak, sozialak edo eskolakoak) konpontzen laguntzen ikasiko duzu.
- Etxeko desadostasunak hobeto kudeatu ahal izango dituzu.
Norentzat da
0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat.
Non eta zer ordutan egiten dira saioak
Gurasoak taldeka antolatuta egiten dira saioak. Programak 11 saio ditu, eta astean behin 2 orduko saioa egiten da.
Programan parte hartzen ez duten adingabeentzako haurtzaindegi zerbitzua dago.
Zenbat balio du
Programa doakoa da.
Nola parte har dezaket
Programan parte hartzeko, beharrezkoa da unitate teknikoaren gomendioa.