Osasun eta Ingurumen Zuzendaritza

Nor gara

Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzaren zeregina da osasun publikoa sustatzea, ingurumena babestea eta herritarrentzat ingurune jasangarri eta osasungarri bat bermatzea. Hauek ditu jarduteko helburu nagusiak:

  • Herritarren artean ingurumenari eta kontzientzia ekologikoari buruzko ezagutza sustatzea.
  • Donostiarren osasuna eta ongizatea babestu eta sustatzea, elikagaiak kontrolatu eta zaintzea, uraren eta airearen kalitatea bermatzea eta espezie kaltegarriak kontrolatzea.
  • Ingurumena babestea eta hobetzea, eta, horren barruan, ingurumena hobetzeko, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko, energia-kontsumoa murrizteko eta biodibertsitatea hobetzeko estrategiak lantzea.

Gure atalak

Zer egiten dugu

  • Osasun publikoaren eta animalien ongizatea:
    • Udal-eskumeneko osasun-zerbitzuak: ingurumena, osasungarritasun publikoa, osasunaren lehen mailako arreta, kontsumoa
    • Desinfektazioa, arratoi- eta intsektu-hilketa
    • Osasun- eta kontsumo-ikuskaritza
    • Osasunaren sustapena eta zoonosia
    • Osasuna ─bereziki kolektibo kalteberetan─ sustatzeko jardueren diseinua, exekuzioa eta kontrola
       
  • Ingurumena:
    • Ingurumenaren jarraipena eta kontrol analitikoa
    • Ingurumen-prestakuntza
    • Biodibertsitatearen sustapena
    • Energia-efizientzia
       
  • Kontsumitzailearentzako informazioa:
    • Erreklamazioen informazioa eta kudeaketa

Nola gaude antolatuta

Aniztasuneko, Inklusioko eta Ingurumeneko Ordezkaritza​​​​​​​: Iñigo García Villanueva

Zuzendaritza: Sergio Fernández Unanue

Gainera, herritarren eta elkarteen parte-hartzea sustatzen dugu Ingurumeneko Kontseilu Sektorialaren bitartez.

Gure zerbitzuak

Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.

Gure planak eta proiektuak

Gainera, hiriak jasangarritasun-plana ere badu:

Gure partaidetza beste entitate batzuetan

Gure argitalpenak

Kontsultatu osasunarekin eta ingurumenarekin lotutako gure argitalpenak.

Kontaktuko datuak

Easo Kalea, 43, 2. solairua

20006 Donostia

Telefonoa: 943 483 878