Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko baimena
Animalia hartu AURRETIK eskatu eta lortu behar duzu lizentzia. Albaitariak lizentzia hori eskatuko dizu mikrotxipa jartzeko.
Txakur arraza batzuk eta haien gurutzaketak arriskutsuak izan daitezkeela jotzen da, eta, horregatik, beharrezkoa da animalia horiek toki edo esparru publikoetan edukitzen, gidatzen edo kontrolatzen dituzten pertsona guztiek lizentzia edukitzea.
Honako arraza hauek dira:
- Pit Bull Terrierra
- Staffordshire Bull Terrierra
- American Staffodshire Terrierra
- Rottweilerra
- Dogo Argentinarra
- Fila Brasileroa
- Tosa Inua
- Akita Inua
- Talde horretan sartzen dira, baita ere, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko 2004ko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 10. artikuluan adierazitako ezaugarriak dituzten txakurrak.
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskatzailearen argazki bat, berriki ateratakoa, nortasun agirietakoen tamainakoa eta koloretakoa.
- Animali potentzialki arriskutsuen jabetzarako gaitasun fisikoaren eta egokitasun psikologikoaren ziurtagiria, Euskal Autonomia Erkidegoko txakurren espezieko animalien jabetzari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 13.d artikuluarekin bat etorriz.
- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia lortzeko udal tasa ordaindu izana egiaztatzen duen agiria. Dirua Kutxabankeko 2095 0611 02 1062262547 kontuan sartu behar da.
- Aurrekari penalik ez izatearen ziurtagiria (Udalak eska dezake, aurrez baimena izanda).
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Udal zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasak
**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 5 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aldekoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Eskaera egiaztatzea eta aztertzea.
- Lizentzia eta txartela ematea, eta interesdun pertsonak jasotzea.
- Ohiko albaitariarenean mikrotxipa ezartzea.
- Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Erregistroan izena ematea, 15 eguneko epean gehienez ere, lizentzia jaso den egunetik aurrera.
Izapideen arduraduna
Araudia
101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa
9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, etxeko animaliak babesteari buruzkoa
1/2023 Legea, martxoaren 16koa, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzkoa
Bestelako informazioa
Titular aldaketa edo eskualdaketa.
- Saltzailearen lizentzia indarrean egotea.
- Erosleak aldez aurretik lizentzia lortzea.
- Aldaketa EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean jasoa izatea, ohiko albaitariaren bitartez.
Beste autonomia erkidego batera lekualdaketa. Betekizunak:
- Jatorrizko autonomia erkidegoko erregistroan baja ematea, ohiko albaitariaren bitartez.
- Erregistroan izena ematea, aurrez azaldutako prozedurari jarraiki.
Baja:
- Txakurra hil bada edo lapurtua izan bada, baja eman behar da EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean, ohiko albaitariaren bitartez.
- Baja horren berri eman behar da Udaletxean, baja emateko Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Erregistroan ere, albaitariak emandako dokumentuaren bidez.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Easo kalea 43, 2. solairua
Telefonoa 943 483 878
Ordutegia: 09:00 - 14:00