Bide publikoan ibilgailuz okupatzeko baimena edo unean uneko sarbideak

Zirkulazio librearen esparrutik kanpoko ibilgailuen geratzeak eta sarbideak, baimen espresa behar dute.

Izapide honen helburua ibailgailuen geratze eta sarbideen baimen horien eskaerak kudeatzea da, ibilgailu partikularren kasuan eta baita obra eta zerbitzuen enpresen kasuetan ere (garabiak, plataforma jasotzaileak, autogarabiak, zama-ibilgailuak, garraio bereziak, banaketakoak, xurgapen-ibilgailuak…)

Okupazio motak
  • Oinezkoen gunera edota gune murriztura sartzea
  • Okupazioa zirkulazio erraiean (bidegorriak barne)
  • Okupazioa aparkalekuan
  • Garraio berezia
    • Beste okupazioak:
      • Autobus geldialdiak
      • Ezkontzarako sarbidea

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Okupatuko den gunearen plano akotatua (aukeran)
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia, kasu batzuetan.

Garraio berezia izanez gero, hau aurkeztu behar da:

  • Zirkulatzeko Baimen Osagarria (ZBO)
  • Egin beharreko ibilbide osoaren deskribapena, teknikari eskudunak sinatuta (Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko 38/1999 Legearen arabera), kalkulatutako biraketaren iguratzailea aterata ( 3.1-IC arauaren 8.2.3 artikuluaren arabera).

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Udal jabari publikoa erabiltzeari dagozkion tasak

**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina

Tasa: 3,79 €/m²/eguneko (4,17 € erreserbatuz gero), soilik ordubete baino gehiagoko okupazioak badira (aparkaleku erreserbak ez). Ordubete baino gutxiagoko okupazioak ez dira ordaintzen. Tasa okupazioa bukatzean kobratuko da.
Fidantza kasu jakin batzuetan soilik (beharrezkoa denean eskatu egingo da).

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 10 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Hamar egun baliodun (10), 3.500 kg baino gehiagoko ibilgailuekin espaloia edo oinezkoentzako gunea okupatzeko edo hari eragiteko.
Bost egun baliodun (5), gainerako kasuetan.

Prozeduraren urratsak

Okupazio sinpleak
  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
  3. Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
  4. Tasaren ordainketa

Beste okupazioak
  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
  3. Txosten teknikoa
  4. Fidantzaren gordailua. Fidantza jarri behar bada: zenbatekoa jakinaraziko da eta ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
  5. Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
  6. Tasaren ordainketa, tasa ordaindu behar den kasuetan

Araudia

Bestelako informazioa

Aparkalekuaren erreserbaren kasuan: pertsona interesdunak, baimena jaso duenean, seinaleztatu egin behar du (aparkatzeko debekua adierazten duen seinaleen bidez) gutxienez 24 edo 48 orduko aurretiazko epean (baimenak adierazten duen epean) eta Udaltzaingoari deitu behar dio.

Oro har, probintziatik kanpo etortzen diren turisten autobusek autobus geltokian utzi eta hartuko dituzte bidaiariak (Federico Garcia Lorca Pas. 1).

Baimenik ez da behar Mikelete pasealekuan (Miramar parkearen parean) ez eta Pasealeku Berrian ere (bidaiariak Aquariuma, Untzi Museoa edo San Telmo bisitatzera badoaz eta sarrera aurrez erosia badute).
.
3.500 kg baino gutxiagoko ibilgailuek, ez dute bestelako baimenik behar Parte Zaharrera sartzeko zamalanetarako ordutegian (07: 00-11: 30), horretarako prestatutako 4 guneetan. Ikusi planoa erantsitako dokumentazioan.

Informazio gehiago emen.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Espazio publikoa eta bide publikoa erabiltzeko edo okupatzeko baimen-eskaerei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxibotik erabateko ezabatzea 5 urte, baimena amaitzen denetik.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: - 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena -Apirilaren 7ko 2/2016ko Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.32) artikulua, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. - 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena. - 6/2015 Legegintza Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadi Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.4) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan