Etxez etxeko laguntza udal zerbitzua (ELZ)
Etxez etxeko laguntzak honako zerbitzu hauek barne hartu ditzake:
- Etxeko laguntza: Etxerako erosketak egitea eta janaria prestatzea; arropa garbitzeko, lehortzeko, lisatzeko eta ordenatzeko laguntza ematea; etxea garbitu eta txukuntzea (ez dira barne hartzen ohiz kanpoko garbiketa orokorrak); ohea egitea, eraikineko gune komunak garbitzea
- Laguntza pertsonala: Bere burua garbitzen laguntzea, eserlekutik altxatzen, ohera joaten eta ohetik jaikitzen laguntzea, janzten eta jaten laguntzea; osasun zerbitzuek agindutako botikak hartzen laguntzea eta kontrolatzea; etxe barruan eta etxetik kanpo batetik bestera joaten laguntzea.
- Laguntza soziokomunitarioa: Etxetik kanpora ateratzen laguntzea, baina, beti etxe inguruan, hala nola eguneko zentrora.
Etxez etxeko laguntza zerbitzua urteko egun guztietan ematen da, astelehenetik igandera, 7etatik 22tara. Gehienez, hiru ordu egunean, ohiz kanpoko kasuetan izan ezik.
Norentzat
- Kontuan hartuko dira familiarekin lotutako arrazoien ondorioz etxea txandakatzen dutenak (familia taldeak eta abar) eta eskaera egiteko unean erroldatuta egonda ere urtebetez baino gutxiagoz erroldatuta daudenak.
- Zehazki, etxez etxeko laguntzarako zerbitzuaren erabiltzaileak honako
hauek dira:
- Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten hirurogei urte baino gehiagoko pertsonak.
- Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten pertsona desgaituak edo elbarriak.
- Beren familiak behar duten zaintza eta arreta eman ezin diezaiekeen adin txikikoak.
- Gehiegizko kargak, bizikidetzako arazoak, gizarte egoera ezegonkorrak eta/edo gaixotasun fisiko eta/edo psikiko baten ondoriozko arazoak dituzten familia taldeak edo pertsonak.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Bizikidetza unitatean adin txikikoak badaude, familia liburua.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako mendekotasun balorazioa (ez badute balorazio hori Gizarte Ongizate arloan)
- Osasun txartela.
- Banku posizio guztien ziurtagiriak: aurrezki kontu, kontu korronte, bonu, akzio, epe finkoko gordailu eta abarretako guztien gaurkotutako saldo eta interesak.
- Pentsio eguneratuen egiaztagiria edo balioa handitzeko gutuna (GSINen pentsioak izan ezik, haien datuak Gizarte Ongizate arloan baitaude).
- Azken nominaren kopia (edo desberdinak baldin badira azken nominen kopiak) eta lan kontratuak.
- Onuradunari ordaintzea dagokion prezio publikoaren ordainketa egiteko erabiliko den banketxea eta kontu korronte zenbakia.
- Udaleko Gizarte Zerbitzuen iritziz interesekoa den edozein dokumentazio.
Eskatutako zerbitzuak etxeko laguntzako zerbitzuak barne hartzen dituenean edo adin txikikoak dituzten familien arretara zuzenduta daudenean, dokumentazioak barne hartu behar ditu eskatzailearen ezkontidea edo izatezko bikotea, bai eta etxebizitza horretan bizi diren gainerako pertsonak ere.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Udal zerbitzuak eman edo jarduerak egiteari dagozkion prezio publikoak
2026ko indarrean dagoen eranskina
- Erabiltzaileak prezio publikoan ezarritako zenbatekoa ordaindu behar du. Prezio hori pertsona horren baliabide ekonomikoen araberakoa izango da. Baliabide ekonomikoak kalkulatzeko, zerbitzuaren onuradun guztien errenta eta ondasunak hartuko dira kontuan.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 2 egun
Legezko epea: 2 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Ez dago itxaron zerrendarik, eta, normalean, zerbitzua 2 eta 5 egun arteko epean abiatzen da. Larrialdiko kasuetan, 24 ordutan ematen zaie irtenbidea.Prozeduraren urratsak
- Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Gizarte langileak premiak zein diren aztertuko ditu. Horretarako,
honako alderdi hauek baloratuko ditu etxeetara egindako bisiten eta
elkarrizketen bidez:
- Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak egiteko beharrezko laguntzak.
- Egoera sozio-familiarra.
- Etxebizitzaren egoera.
- Egoera ekonomikoa.
- Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.
- Zerbitzua abiaraztea.
- Zerbitzua ematen duen enpresak erabiltzaileari prezio publikoa kobratzea hilero.
- Gizarte langileak jarraipena egitea, zerbitzuak beharrezkoak dituen egokitzapenak eta aldaketak egiteko.
Izapideen arduraduna
Araudia
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
Bestelako informazioa
- Autonomia-galera prebenitu eta/edo konpentsatzea, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko, eta/edo etxea, bertan bizi ahal izateko moduan mantentzen laguntzea.
- Arretarako sare naturala osatzen duten zaintzaileei laguntzea.
- Zerbitzuaren erabiltzaileak euren ingurunean integratzen laguntzea, isolamendu egoerak saihestuz.
- Egoera arriskutsuak saihesteko ekintzen bidez elkarbizitzarako giroa hobetzea.
- Beste hainbat zerbitzuren beharra izan dezaketen egoerak antzemateko elementu gisa balio izatea.
Eskaintzen EZ diren zerbitzuak:
- Etxe berean bizi diren beste pertsonei arreta pertsonala ematea, baldin eta udal zerbitzu teknikoen balorazioan zerbitzuaren erabiltzaile ez badira.
- Etxean bizi diren gainerako pertsonei zuzenean eta solik mesede egiten dieten etxeko lanetan laguntzea, zerbitzuaren erabiltzailetzat hartuta ez badaude.
- Osasun arloko jarduerak, jarduera horiek egiteko berariazko prestakuntza behar bada (injekzioak ipintzea, tentsioa hartzea, zundak jartzea eta kentzea, ultzerak eta zarakarrak tratatzea, eta ezagutza espezializatuak edo antzekoak eskatzen dituzten zenbait botika ematea).
- Etxean konponketa handiak egitea: margotzea, etab.
Etxeko laguntza zerbitzuaren erabilera astean gutxienez 30 minutukoa izan behar da
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00