Fidantza edo bermea: gordailutzea eta/edo itzultzea

Fidantzak edo bermeak hiru helburu nagusi ditu: obligazio bat betetzen dela bermatzea, zor baten ordainketa garantizatzea eta obrek edo zerbitzuek eragindako kalteak ordaintzea.

Nola egin fidantza edo berme baten GORDAILUA: baliabide hauen bidez:
  • Eskudirutan: zenbatekoa sartzea Udaletxeko kontu korrontean; diru sarrera nork egin duen zehaztuz eta espedientearen erreferentzia adieraziz.
  • Kreditu erakundeek edo elkar bermatzeko sozietateek utzitako abalen bidez.
  • Aseguru entitateek emandako kauzio aseguruen bidez.

Nola eskatu fidantza edo berme bat ITZULTZEA
  • Telematikoki: "Hasi" botoia klikatuz
  • Aurrez aurre: Udalinfo bulegoetan. Hitzordua eskatu.

Oharra: Fidantza itzulketa ofizioz egingo da eta, eskudirutan izan bada, bide publikoa okupatzeko baimen eskaeran adierazitako kontuan

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Gordailurako:
  • Eskudirutan egiten bada: diru sarreraren egiaztagiria
  • Abalaren edo kauzio aseguruaren kasuan: jatorrizko justifikazio agiria, ordainketa gutuna eman duen Diruzaintza Atalean aurkeztea dokumentu hori.

Itzultzeko:
    • Fidantzaren banku egiaztagiria edo abalaren kopia.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Prozeduraren urratsak

GORDAILUTZEA
  • Gordailua eskudirutan egiten bada: diru sarreraren egiaztagiria.
  • Abala: kreditu-erakundeek kredituko finantza-establezimenduek edo elkarren bermerako sozietateek mailegatua, iraupen mugagabekoa izan behar duena.
  • Kauzio asegurua: erakunde aseguratzaileek emandakoa.

Kauzio-abal/-aseguruaren bidez eratutako bermeak formatu elektronikoan aurkeztu ahal izango dira, dokumentua diruzaintza@donostia.eus helbide elektronikora bidalita, edo paperean, UDALINFOren bulegoetan abalaren originala aurkeztuta.

ITZULKETA
  1. Interesdunak bermea itzultzeko eskabidea egitea .
  2. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta bermearen eraketa eskatu duen departamentuak txostena edo ebazpena egitea, bermea itzultzea bidezkoa den ala ez adierazteko.
  3. Dagokion departamentuak interesdunari jakinaraztea bermea itzuliko dela.
  4. Txostena/ebazpena Kontuhartzailetzara eta Kontabilitate Zuzendaritzara eramatea .
  5. Bermearen itzulketa Diruzaintza atalak ondorengo eran egingo du:
    • Eskudirutan: zenbatekoa kontuan sartuz
    • Banku abala edo kauzio asegurua:
      • Formatu elektronikoan aurkeztu bada, abala ezerezteko adostasun-gutuna bidaliko da posta elektronikoz adierazitako helbide elektronikora;.
      • Dokumentua paperean aurkezten bada, jatorrizkoa posta ziurtatu bidez itzuliko da espedientean ageri den helbidera, edo zuzenean eskluratu ahal izango da Diruzaintza Atalean, telefono-zenbaki hauetan: 943 481 738 - 943 481 255.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udaleko zerga-kudeaketan zergadunen jarduerei, eragiketei, jakinarazpenei eta eskariei, iradokizunei eta kexei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Erabateko ezabatzea 10 urte

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, botere publikoaren egikaritza: -Uztailaren 5eko, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren 14/1989 Foru Araua. -Uztailaren 5eko 11/1989, Gipzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Arau Forala. -Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. -Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza. -Uztailaren 5eko Hirilurren Balioaren Gehikuntzen gaineko Zergari buruzko 16/1989 Foru Araua. -Abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duena. DBEOren 6.1.c) artikulua, lege betekizuna betetzea: - Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Toki-Ogasunen Legearen Testu Bategina onartzen duena - Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Arautegiari Buruzkoa - Irailaren 26ko 41/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra, Egintzak Administrazio Bidetik Berrikusteari dagokionez, garatzeko Erregelamendua onartzen duena - Donostiako Udalaren Ordenantza, Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako bestelako Sarrerak Biltzeari buruzkoa

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala

Telefonoz
Udal!nfo telefonoak

Diruzaintza / Tesorería:
943 481 738 - 943 481 255

Itzulketei buruzko informazio gehiago Udalinforen bulegoetan edo Diruzaintzako Atalean

Dokumentuak

Eskabidea

Zerikusia duten izapide nabarmenak