Hilerriak: gorpuak, errautsak eta hondarrak ehorztea (lurperatzeak)
Lurperatze bat eskatzeko, hura egin nahi den eguna baino 24 ordu lehenago eskatu behar da gure bulegoetan, zein egun eta ordutan egingo den zehaztu ahal izateko. Oro har, zerbitzuaz arduratzen den ehorztetxeak egiten du lan hor
Informazio gehiago
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Gorpua: ehorztetxearen ardura da behar den dokumentazioa ematea.
- Errautsak: errausketa agiria.
- Beste hilerri batetik datozen hondarrak: Osasun Lurralde Ordezkaritzaren lekualdatze baimena.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
2020ko ekainaren 23tik aurrera indarrean dagoen eranskina
Udal jabari publikoa erabiltzeari dagozkion tasak
**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Prozeduraren urratsak
- Ehorzketa
- Familia panteoia:
- Panteoia ehorzketarako irekitzea: izapide hori Polloeko bulegoetan egin behar da, ehorzketa baino lehenago. Panteoiaren titularrek baino ez dute hura ireki dezaten eskatzeko baimena, norbait hiltzen denean.
- Hildakoa titularra bera denean, edozein senidek sina dezake eskabidea.
- Izapide honen bitartez, titularren baimenik gabe panteoia ez irekitzea bermatzen da.
- Horrez gain, inskripzioa egiteko baimena ematen duen dokumentua sinatu behar da. Dokumentu horren bidez, heriotza horri dagokion inskripzioa egiteko baimena ematen zaio aukeratutako marmolariari.
Oharra: Familia hilobiaren titularretatik lurperatzea egiteko zeinek du(t)en baimena ziurtatu nahi baduzu, kontsultatu gure bulegoan
- Nitxoak edo hobiak.
- Ehorzketaren ondoren, ehorzketaren ardura hartzen duen pertsonak dagokion dokumentua sinatu behar du.
- Dokumentu hori funtsezkoa da hondarrak edo luzapena eskatzeko, indarraldia amaitzen denean (gaur egun, 8 urtekoa).
Araudia
Bestelako informazioa
Nitxoekin zerikusia duen oharra:
Nitxoen eremuko lurperatze zerbitzuari dagokionez, nitxoetara joateko irisgarritasun baldintzak jakin behar dira, bai eta baldintza horiek zergatik jarri ziren ere. Nitxoak hartzen dituen lurpeko eremua lanerako gune izateko pentsatu zen, eta ez ditu betetzen sarbide publikorako baldintzak. Lurrazalean hilarriak jartzen dira, hildako pertsona gogoratzeko eta haren alde otoitz egiteko. Hilarri horiek estrategikoki kokatuta daude, hildakoagandik hurbilen dagoen puntuan egon daitezen.
Hori dela eta, nahiz eta urteko egun berezi batzuetan irekita egoten diren, lurpeko nitxoetarako sarbide publikoa ez dago baimenduta.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Polloe plaza, 2, 20012 Donostia
943 48 35 40
polloe@donostia.eus