Babes ofizialeko etxebizitzak

Alokairuko etxebizitzak baremo bat aplikatuz adjudikatzen dira; horren bidez, eskaera bakoitzari puntuazio bat ematen zaio. Puntuazio handiena duten pertsonak eta bizikidetza-unitateak esleipendun izan daitezke, betiere egiaztatzen denean haien datu pertsonalak eta aurkeztu duten dokumentazioa zuzena dela eta eskatutako baldintzetara egokitzen dela.

Etxebizitzak 7 urterako ematen dira, eta alokairua berritu daiteke, baldintzak betetzen badira.

Administrazioak ezarriko du alokairuaren prezioa, bera baita etxebizitzen jabea.

Intereseko informazioa

Betekizunak

  • 18 urte beteak izatea
  • Donostian bizitzea edo lan egitea. Ikusi xehetasunak
  • etxebizitza baten titularra ez izatea. Ikusi xehetasunak
  • etxebizitza-eskatzaileen udal-erregistroan izena ematea
  • senar-emazteen edo izatezko bikoteen erregistroan inskribatutako bikoteen kasuan, babes publikoko etxebizitza eskuratzeko, titulartasun partekatuko araubidea bete beharko da
  • diru-sarrerak. Diru-sarrera haztatuek gutxieneko eta gehieneko batzuen barruan egon behar dute. Ikus xehetasunak

Baldintzak betetzen dituzun ala ez jakiteko simulazio bat egin dezakezu.

Babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko, etxebizitza-eskatzaileen udal-erregistroan eman behar da izena.

Kupoak

Etxebizitzak adjudikatzeko, kupo hauek ezartzen dira:

  1. mugikortasun urria
  2. genero-indarkeria
  3. desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala
  4. 65 urtetik gorako pertsonak
  5. 35 urtetik beherako pertsonak
  6. familia ugariak
  7. guraso bakarreko familiak
  8. etxebizitza partekatua
  9. orokorra
  10. 70 urtetik gorakoak, Donostian etxebizitza baten titular direnak

Baremazioa

Etxebizitzak puntuazio-hurrenkeraren arabera adjudikatuko dira, baremazio-irizpide hauek aplikatuta:

  1. Diru-sarrerak. Gehieneko puntuazioa: 35 puntu.
  2. 23 urtetik beherakoak edo mendetasun-egoeran egon eta bizikidetza-unitateko kide direnak. Gehieneko puntuazioa: 15.
  3. Donostiako Etxegintzaren etxebizitza-eskatzaileen udal-erregistroan duten antzinatasuna. Gehieneko puntuazioa: 20.
  4. Donostiarekin duten lotura: Gehieneko puntuazioa: 10.
  5. Egoera bereziak. Gehieneko puntuazioa: 10.
  6. Kupo batean baino gehiagotan parte hartzeko baldintzak betetzea. Gehieneko puntuazioa: 10.
  7. Adina: 10. kuporako bakarrik. Gehieneko puntuazioa: 20.
  8. Mugikortasuna: 10. kuporako bakarrik. Gehieneko puntuazioa: 10.

Hauek dira etxebizitza adjudikatzeko prozeduran eman behar diren pausoak:

  1. parte hartzeko eskaera, dokumentaziorik aurkeztu gabe
  2. behin-behineko zerrendak (baremazioa)
  3. erreklamazioak aurkezteko epea
  4. behin betiko zerrendak
  5. etxebizitzak adjudikatzea
  6. hautatutako pertsonei jakinaraztea
  7. behin-behineko adjudikaziodunak
  8. behin betiko adjudikaziodunak
  9. itxarote-zerrenda
  10. uko egitea
  11. baremazioa berritzea

Maizterren eskubideak:

  • etxebizitzan gehienez zazpi urtez bizitzea
  • alokairuak neurrizko prezioa izatea, bizikidetza-unitatearen ahalmen ekonomikoaren arabera
  • alokairuaren epea luzatzeko aukera izatea
  • behar diren konponketak egitea etxebizitza bizigarritasun-baldintzetan mantentzeko
  • maizterra ordezkatzea (subrogatzea) legeak uzten duen kasuetan

Maizterren betebehar nagusiak:

  • etxebizitza ohiko bizilekua izatea
  • etxebizitza inori ez lagatzea
  • etxebizitzan jarduerarik edo negoziorik ez egitea
  • alokairua ordaintzea
  • etxebizitza behar bezala erabiltzea
  • auzotasun onaren arauak errespetatzea
  • gastu komunak ordaintzea
  • etxebizitza egoera onean mantentzea
  • intzidentzia guztien berri ematea
  • eraikina zaintzea
  • etxebizitzarako aseguru bat kontratatzea nahitaez
  • obrarik ez egitea baimenik gabe
  • bizikidetza-harreman ona izatea bizilagunen erkidegoarekin
  • kontratua amaitzean etxebizitza uztea
Kontsultatu babes ofizialeko etxebizitzen inguruan maizen egiten diren galerak:
Ez.

Bizikidetza-unitatea ezkontza bidez edo ezkontzaren antzeko beste harreman baten bidez elkartutako bi pertsonak edo gehiagok osatzen dute, bai eta adopzio bidez edo hirugarren gradura arteko odol-ahaidetasun bidez eta bigarren gradura arteko ezkontza-ahaidetasun bidez elkartutakoek ere, betiere etxe berean bizi badira edo biziko badira.

Nolanahi ere, pertsona jakin batzuek nahitaez elkarrekin eman behar dute izena, hala nola senar-emazteek eta izatezko bikotea osatzen dutenek.

Nahikoa da bizikidetza-unitateko pertsona batek baldintza hori betetzea.
Ez, egoera hauetakoren batean egon ezean.
Izena emateko eskabidean adierazitako inguruabarretan aldaketarik bada, Donostiako Etxegintzari horren berri eman beharko zaio, datuak eguneratu ditzan.
  • Online, izapidea betez.
  • Aurrez aurre, gure bulegoetara etorrita.

Ez. Donostiako Etxegintzak erabakiko du, pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzak adierazitako inguruabarren arabera, zein kupo zehatzetan sartu eskatzaile bakoitza.

Hauta daitekeen gauza bakarra etxebizitza partekatuaren kupoan sartzea da, eta hori berariaz adierazi behar da eskabidean.

Adjudikaziodunen zerrenda gutxienez urtean behin berritzen da, bizikidetza-unitateei puntuak berresleituz. Eskuragarri dagoen azken ekitaldiko datu fiskalekin berritzen da beti zerrenda.

Era berean, etxebizitza-eskatzaile gisa izena eman duten pertsonek, beren inguruabar pertsonaletan aldaketarik izan bada eta horrek puntuazioan eragin badezake, horren berri eman beharko diote Donostiako Etxegintzari.

Bai, baina kontuan izan behar duzu, kasu jakin batzuetan izan ezik, etxebizitza baten adjudikazioari uko egiten badiozu bost urtean ezingo duzula parte hartu araubide eta tipologia bereko beste etxebizitza bat eskuratzeko prozeduretan.
Etxebizitza partekatuetan, nork bere partea ordaintzen du, eta, beraz, norbaitek alde egiten badu, etxebizitzan geratzen denari edo direnei ez zaie errenta handituko.

Zaintza eta jagoletza partekatua denean, bikotea osatzen zuten bi pertsonek sar ditzakete seme-alabak eskaeran.

Hala ere, guraso bakarreko kupoan kasu hauek baino ez dira sartuko:

  • bi gurasoak, zaintza partekatua bada
  • zaintza duen gurasoa
  • gurasoak zaintza ez badu baina hitzarmen arautzaileak ezarritako bisita-erregimenean jartzen badu seme-alabek pertsona horrekin urtean 75 gau baino gehiago lo egin behar dutela
Bai. Ez dago eragozpenik, baina garrantzitsua da kontuan hartzea babes publikoko etxebizitzak baremazio-sistema bidez esleitzen direla, eta Alokabiderenak, berriz, itxarote-zerrendaren arabera (zerrenda hori izena emandako eguna aintzat hartuta osatzen da).

Alokairurako nahiz azalera-eskubidea erosteko eman daiteke izena, eta baita bietan ere, betiere eskatutako gutxieneko diru-sarrerak izanez gero: 9.000 € erosketarako eta 3.000 € alokairurako.

Bestalde, alokairuko etxebizitzen adjudikaziodunek jarrai dezakete etxebizitzak azalera-eskubidea erosteko araubidean adjudikatzeko prozeduretan izena emanda.

Lan-bizitzaren agiri eguneratua eta lan egin den enpresen ziurtagiriak aurkeztu behar dira; ziurtagiri horietan, lana noiz hasi eta amaitu den jarri behar du, bai eta lantokia non dagoen ere.

Lan-bizitzaren txostena Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako dokumentu bat da.

Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat hartzen dira etxebizitzaren titularkide izango diren bizikidetza-unitateko pertsona guztiak.

Garrantzitsua da kontuan hartzea bizikidetza-unitate barruko senar-emazteek, erregistratutako izatezko bikoteek eta adin nagusiko beste pertsona guztiek nahitaez titular izan behar dutela, gurasoen eta seme-alaben kasuan izan ezik; kasu horretan, eskatzaileek berek erabakiko dute titular gisa agertzen diren ala ez.

Udalerrikoa

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimena

Erlazionatutako dokumentuak