2026ko deialdia: Euskara

Udaletik urtero dirulaguntzen deialdia sustatzen dugu irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteentzat, Donostiako Euskara Plan Orokorrean jasotako jarduera estrategikoak garatzeko helburuarekin.

Prozesua zein puntutan dagoen

Proiektuak ebazpen fasean daude.
Eskaerak aurkezteko epea: 2026/03/06 - 2026/04/07 (biak barne)
Eskaerak zuzentzeko azken eguna: 2026/06/03

Herri Administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko  urriaren 1eko 2015/39 legeak 45.1 b) artikuluan xedatzen duenez, Diru laguntza deialdiko oinarrietako 3. atalean aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.

Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 2015/39 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.

Fase horretan organo izapidegileak eskabideak ebaluatzen ditu, eta, ondoren, Balorazio Batzordeari aurkezten dizkio. Batzorde horrek txosten bat egiten du, eta organo izapidegileak organo eskudunari bidaltzen dio, ebazpena eman dezan.
Ematearen diktamenaren jakinarazpena. Epea: 2026/08/21 - 2026/09/04       
2027ko urtarrilaren 31n bukatzen da.
Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi.

Organo Izapidegilearen kontaktua

Mikel Zumarraga (Euskara Zerbitzua)

Konstituzio plaza, 2, 20003 Donostia

943 483 757

mikel_zumarraga@donostia.eus

Ordutegia: 09:00etatik - 14:00etara
Aldez aurretik hitzordua eskatu emailez edo telefonoz.