2026ko deialdia: Gizarte Ekintza

Dirulaguntzak honako helburu hau du: bizitza autonomoa garatzeko eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonak laguntzen dituzten proiektuak bultzatzea. Bereziki, autonomia edo mendekotasunarekin, babesarekin, gizarteratzearekin eta biziraupen edo segurtasunarekin lotutako laguntza behar duten egoerak lantzen dituzten proiektuak.

Prozesua zein puntutan dagoen

Proiektuen balorazio fasean gaude

Eskaerak aurkezteko epea: 2026/03/06 - 2026/04/07 (biak barne).
Eskaerak zuzentzeko epea: 2026/05/05 - 2026/05/19 (biak barne).

Herri Administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko  urriaren 1eko 2015/39 legeak 45.1 b) artikuluan xedatzen duenez, Diru laguntza deialdiko oinarrietako 3. atalean aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.

Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 2015/39 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.

Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi.
Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi.
Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi.
Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi.

Organo izapidegilearen kontaktua

Edurne Arregi Etxaniz (Gizarte Ekintza)

Urdaneta, 13, 20006 Donostia

943 481 409

edurne_arregi@donostia.eus

Aldez aurretik hitzordua eskatu emailez edo telefonoz.