2026ko deialdia: Osasuna eta Ingurumena

Ingurumen iraunkortasuna eta bizi-kalitatearen alorrean garatzen duten entitateei laguntza ekonomikoak emateko oinarri bereziak.

Helburuak:

  • Elkartearen ohiko mantentze gastuak laguntzea.
  • Ingurumen Arloko helburu nagusiekin bat datozen proiektuak, bereziki: hondakinak, biodibertsitatea, klima aldaketa eta osasunaren sustatzea

Prozesua zein puntutan dagoen

Proiektuen balorazio fasean gaude

Eskaerak aurkezteko epea: 2026/03/06 - 2026/04/07 (biak barne)

Ingurumeneko dirulaguntza eskaeraren akats zuzenketa. Epea: 2026/05/04- 2026/05/18

Herri Administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko  urriaren 1eko 2015/39 legeak 45.1 b) artikuluan xedatzen duenez, Diru laguntza deialdiko oinarrietako 3. atalean aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.

Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 2015/39 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren

Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi
Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi
Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi
Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi

Organo izapidegilearen kontaktua

Asier Goya (Ingurumena)

Easo Kalea, 43, (2. solairua) 20006 Donostia

943 483 389

asier_goya@donostia.eus

Hitzordua behar da.